Ibanek liatu ninduen, Goiena.net atarian blog komunitatea sortu nahi zutela-eta. Martxoaren 3an bota nuen lehen mezua, Gasteizen erahildako bost haiek gogoan, eta harrezkero formal samar ibili naiz, astean bizpahirutan idatziz. Ez zait asko kostatzen, eta gustura egiten dut. Baina utziko banio, ez litzateke asko aldatuko mundua, ezta nire bizitza ere.
Esan nahi dut, ez dudala sentitzen nigan batzuei antzematen zaien aztoramena, euskal blogosferaz hitzegitean. Esango nuke bateren bat zakilixut jartzera iristen dela, eta ez da falta 24 orduz akuiluarekin dabilenik, idia ez dadin geratu edo bidetik okertu. Eta ez da horrenbesterako. Esango nuke gurean hamarretik zortzik ez dakiela zer den blog bat, eta ez dela horregatik malerusago.
Beharrezko du euskarak blogosfera, osagai asko eta ezberdinez osatua. Horietako batzuk erraz sintonizatzen dute hartzailearekin, egokiak dituztelako adina, gaiak edo estiloa, eta erantzun zaparrada jasotzen dute. Niri kosta egiten zait, agian oso nigan bizi naizelako, gai interesekoen periferian edo. Eta aitortzen dut idazteko gogoa ahuldu egiten zaidala, bolada batez ez badut erantzunik jasotzen.
Hala ere, jarraituko dut. GOIENKARIAn eutsi egin diote nire zutabeari hirugarren urtez, eta horrek markatzen dit gutxieneko eginkizuna. Eta behin ildoan sartu ezkero…
Baina eutsiko diot blogari, batez ere, gustatzen zaidalako. Zakilixut jartzera iristen ez banaiz ere.
Hortxe dago gakoa, esan dezun horretan: “batez ere, gustatzen zaidalako”
“Gai periferikoetan” ibilita ere, batzuk behintzat asko estimatzen degu zure idatzien neurria eta doinua.
Mundua ez da aldatuko, egia da, baina hutsune bat bai geratuko litzake.
Beraz, neregatik fenomeno, segitzea.
Zorionez, euskal blogosfera haunditzen joiak, eta ez martxa makalian. Laster urtengo jok blogekin lotutako proiekturen batek be, horren entzutia izan juat, behintzat. Eta hor aldetik, euskeriak aurrera egin jok. Klaro, aurrera egin jok, baina gaur euskarazko blog gutxiago jazak bihar baino. Eskerrak!
Eta hiria? ba edarto jaok. Nik mahatsarekin lotutakuak-eta irakurtzen jittuat gustora. Ez nok gaixan jakitun, baiña kontaeriak erakartzen najok mahats mundu horretara be. Eta Goienkarixan be jarraitzen juat hire zutabia, eta tokatzen jatanian mezularian be entzuten juat tertulixia. Horren modan dagon multimediaren parte haiz hi. Telebista be ez dok urringua hiretzako… 🙂
Eta audientzia? bajakak bai audientzia blogak, haundixa. 43 harpidedun bloglines -en, esaterako. Zer gura dok ba?
Interneten, interes diferente asko daukan irakurlia jaok eta Internetek danok egoteko aukeria emoten jok. Ez euki hire mikroaudientziaren ardurarik. Oso inportantia dok audientzia hori. Bueno, badakik long tail edo buztan luzearen teoriak dioena.
Hi, inportantia dok hik idaztia eta guretzako irakurtzia be bai. Eskerrik asko.
Agertzekotan, espero nuen beste blogariren bat agertzea, neu bezala balantze eginez balantzaka. Baina eskertzen dira zuen mimoak, bikote.
Bueno, baina pasatu diozu mezua Maite Artolari, ala zure desenkantoaren berri bakarrik eman diozu?
Con la matraca. Luis, ez galdu denbora desenkanto bila, ez dagoen tokian. Utzi akuilua eta bihurtu euskal blogosfera informazio iturri potentea. Ahaztu: Laostia gara eta mania doskue eta pentsa: Ez gara nahiko erakargarri. Egin lan eta eman bakie.
Molestatu badizut, barkatu. Ez zen nire intentzioa inori lezioak ematea. Bakea onena, zuk diozun bezala.