Barkatuko dit xerifak -Euskadi Irratiko albistegietako buruak, Jon Basterrak- ezer zapuzten badiot, baina uste dut hemen bota dezakedala irailaren 12an hasiko dela Mezularia saioaren denboraldi berria, hirugarrena. Batez ere, jende dezentek aipatu izan didalako gustura entzuten duela saioa.
Hori bera adierazten dute, bestalde, audientzia neurketek.
Gidari jarraituko du Maite Artolak, eta saioak ez du aldaketa handirik izango. Izatekotan, baliteke tertulia ostiraletan ere izatea, astean bost egunez. Eta tertuliakideen artean, faltako da ziur Patxi Baztarrika, uztailean izendatu baitzuten Hizkuntz Politikarako sailburuorde, Eusko Jaurlaritzan.
Niri dagokidanez, animoso ekiten diot hirugarren urte honi. Lagunarte onean aritzen gara eta gustuko dut tertulien tonu ohikoa -errespetua eta umore tantak-. Aurten gustatuko litzaidake interakzioa areagotzea entzuleekin. Maitek berak batzutan irekitzen du telefonoa, eta aurrean izaten du e-posta (artola_maite@eitb.com). Ni, berriz, poztuko nintzateke jasoko banitu hemen ideiak, kritikak, edota proposamenak. Saiatuko naiz zuek zirikatzen.
Sujerentzia: Noizko Maiteren bloga? Edo Mezulariena, oro har? Ala, gaztelerazko Klikowsky faltsu, spamatzaile, fiktizio, Milikito-Globomediatiko eta estupidoa izan behar da EITBren blog bakarra?