Agian, astebete barru, “Touriño”:http://www.vieiros.com/g2005/evolucion.php izango da Xuntako presidente, eta Quintana presidente orde. Agian lortuko dute, azkenean, erretira dadila Fraga zaharra. Hori bai, izatekotan izango da polo pelo dun carneiro. Baina, edozein kasutan, BNGren emaitzak urrundu egin du Galiza, kide nahi zituen Katalunia eta Euskaditik.
Bi hauetan, esan daiteke independentziarako joerak sendotuz doazela. Katalunian, ERC independentista da eta CiU, oposizioan dagoenetik, beti bat gehiago. Euskal Herrian, EAJ ez beste alderdi abertzaleek gero eta garbiago aldarrikatzen dute independentzia azken helburu gisa, eta EAJk gutxienez urtean behin ere bai.
Galizan, ordea, BNG da alderdi bakarra bi estatalisten artean, eta galera nabarmena izan du atzo. Duela lau urte bigarren indarra izan zen, sozialisten aurretik, biek hamazazpina eserleku. Eta atzo sozialistek ia bikoiztu egin dute BNGren emaitza, (25-13). Hargatik ikusten dut gaur Galiza urrunago, espainolago.