Airean

Bale, Gasteizko legebiltzarrak gainditu du bigarren tapoia. Zelanbait. EA bereizi da EAJtik eta izango du bere talde parlamentarioa. Onartu diotelako. Gero EAk ez dio onartu EBri berea izatea, araudia dela-eta. Ja!

Bigarrenez, penagarria izan da ikuskizuna. Atutxarena ikasgai ona izan zuten, baina ez dute ikasi. Oraindik inork ez du erakutsi, Ibarretxeren taldean, egoeraz jabetu denik. Eta honela iristen badira lehendakari hautaketara 22an, hau da, 2 aste barru, dena dute airean. Edo okerrago.

Ibarretxe eta Lopez aurkeztuko dira. Patxik, ezer egin gabe, seguruak ditu 33 boto, 18 bereak eta 15 PPrenak. Ze, ziur nago, popularrek oparitu egingo dizkiote boto guztiak Patxiri ezer eskatu gabe, Ibarretxe kentze aldera.

Patxiren kontuak

Ibarretxek, aldiz, seguruak ditu bakarrik 22 boto, EAJrenak. EArekin negoziatzen ari dira. Ondo bidean, 29 boto. EBrekin gero negoziatuko omen dute, orduan 32 boto. Eta azkenik, Aralar konbentzitzen badute, 33 boto. Kasurik onenean, Patxik adina.

Ibarretxeren kontuak

Hortik aurrera, etorriko da EHAKri presioa egitea, ez dezan onar abertzale ez den lehendakaririk, eta bla, bla, bla….

Baina, adi! Airean daukate gobernua, eta pitokeriatan ari dira, lasai-lasai. Ibarretxeren lidergoa sendotu beharrean, txikira jokatzen dihardute, batuketak egin ere egin gabe. Eta, bitartean, lehendakaritza airean daukan honetan, non da Ibarretxe?

Ganora gutxi

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Airean-ri

  1. egilea: mikel

    Asteazkenean idatzi nuen zutabea eta Goienkariara bialdu. Eta ostegunean agertu zen Ibarretxe, Adegiren ekitaldi baten. Hirukoa + Aralar dela bere apustua. Susmoa badabil sukalde lanetan jarduen duela Zapaterorekin, Patxi bere hautagaitza erretira dezan, lehen berdinketaren ondoren. Nonbait bien interesak (Ibarretxe eta Zapaterorenak) bat ei datoz egoerari irtenbidea emateko.

    Ibarretxek esan zuen beste bi gauza: barkamena eskatzen duela ikuskizun penagarria eman dutelako politikoek, eta politikan ari denetik hartu duen disgustorik handiena izan dela Atutxarekin gertatu dena. Badirudi, ondo ikusi duela EAJk Atutxa aurkeztu izana, eta txarto besteek egin diotena. Zertara dator orduan barkamen eskea? Autokritika itxurarekin, besteen kritika?

  2. egilea: Nahikari

    Ibarretxek Aralarren bozkarekin kontatzen du, baina norekin hitz egin du? Azkarregi dabil planak egiten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude