Eraiki

Arrasaten bi mila etxebizitzatik gora eraikiko da hurrengo urteetan, Oñatin milatik gora, Debagoiena osoan bost mila baino gehiago… Datu deigarriak eman zituen, aurreko GOIENKARIAn, etxebizitzen gehigarriak. Norentzat?

Deigarria da horrenbeste etxe berri eraikitzea, biztanle kopuruak ez duenean gora egiten. Etxe berrien zati batek ordezkatuko ditu botatako zaharrak, baina gehienak izango dira berri-berriak, eta handitu egingo dute etxebizitzen parkea. Nork erosiko ditu horiek?

Ze, ibarraren garapenak ez du ekarri populazioaren hazkunderik, eta autopistak erraztu egingo du joan-etorria. Beraz, areagotu egin daiteke hemen lan egin eta kanpoan bizitzeko joera. Alferrik egingo dira bost mila etxebizitza berri ez bada erakargarriago bihurtzen ibarrean bizitzea kanpokoentzat.

Deigarri egin zait babes ofizial/prezio mugatukoen kopuru urria, (1.400), eta bi heren baino gehiago libreak izatea. Kontuak eginda, metro karratu librea ordaintzen bada 3.000 euro, irteten da 1.000 milioi euro inguru gastatuko direla etxe libreetan, eta beste 100 milioitik gora babestuetan. Kopuru horien ia %10 joango da zerga, notaritza eta erregistrotan. Sekulako pagotxa zenbaitentzat!

Nori mesede?

Eta deigarri egin zait ez aipatzea etxebizitza txikiak. Barre egin zaie 30 metroko apartamentuei, baina soluzio ona da eskariaren zati bat asetzeko eta presioa/prezioa jaisteko.

Eta txikiak?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Eraiki-ri

  1. egilea: Jon Larrañaga

    Interes asko daukat zure iritzia jakiteko hurrengo gai hontan:

    Nire esku egongo balitz, ez nuke babes ofizialeko etxe batere salduko. Nire ustez alokairuan jarri beharko lirateke.

    Zergaitik loteria hori? Errekurtso eskasu batzuk edukita, basbes ofizialeko etxeak saltzeko teoria hauxe da: goazen zozketa bat egitera, eta behintzat gutxi batzuk lortuko dute etxe merke bat, denontzat ez daukagu eta.

    Beraz gaztea bazara eta hasieran soldata txikia badaukazu, etxe bat irabazi, eta merkatuan askoz garestiagoa izango zen etxe tokatzen zaizu. Hori da loteria!
    Bitartean, zu baino pixkat gehiago irabazten duen pertsona bat zozketatik kanpo gelditzen da, gehiegi irabazten duelako. Baina hiru seme-alaba eta emaztea/senarra dauka zaintzeko.

    Hemendik hiru urtera etxea irabazi duenak besteak baino gehiago irabazten du, baina etxea berea da betirako.

    Nire proposamena? Gobernuaren etxeak alokatu, eta bost urtero, ea oraindik kondizioak betetzen dituen begiratu. Horrela, etxea pasa daiteke benetan behar duen eskuetara, jada behar ez dutenengatik.

    1. D.: Etxe txikiak? Of course! Behintzat dirua soberan daukagun arte behar duen guztiarentzat etxe bat eraikitzeko.
  2. egilea: mikel

    Ados, Jon, alokairua bultzatzearekin. Baina nik mugatu egingo nuke kontua, ez nioke salduko etxe babesturik, esaterako, 30 urtetik beherakoari. Kasu zehatza daukat ondoan, 25 urteko lankide batekin. Aretxabaletako etxe tasatuetara apuntatu ziran nobioa eta biak, baina bakoitza bere aldetik, aukerak ugaritze aldera. Eta nobioari tokatu egin zaio loteria. Baina ezin du etxea beste inoren izenean jarri, eta ordaintzeko behar dituzte bien sosak. Lankideak har lezake etxearen zama ekonomikoa, inongo eskubide juridiko barik. Soluzio onena: ezkontzea, 25 urterekin, lanean ebentual, eta pisua ordaintzeko! Lankidea estresatuta dabil, eta ez nau harritzen.

    Hauek hartuko balute pisu txiki bat (30-40 m2.) errenta subentzionatuan (150 euro hilean) eta bost urteko konpromisuarekin, ba hemendik bost urtera askoz argiago eukiko zuten bere bizi-plana, eta hobeto hartuko lituzkete erabaki guztiak.

    Hortik aurrera, adin gehiagoko jendeari zergatik ez saldu babeseko etxerik?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude