Ardatzak

Inauguratu dute Ormaiztegitik Zumarragarako errepidea, Beasain-Durango ardatzaren zatia. Eta niri berritu egin zait zauria, ikusita errepide honekin gertatzen ari dena.

Aspaldiko errepide plangintzetan jotzen zen lehentasunezko lotzea errepidez Gipuzkoa eta Bizkaia barnealdetik. Errepide berriak lotuko zituen bi ardatz nagusi, Donostia-Beasain eta Durango-Bilbo, saihestuz Deskarga, Elgeta eta Kanpanzarreko zailtasunak, eta irekiko zizkion Debagoienari Gipuzkoako eta Bizkaiko ateak.

Lehentasun zaharra

Lanak hasi, hasi ziren: Beasaindik Ormaiztegira, Epeleko zatia, Elorrioko saihesbidea… Baina berehala etorri ziren atzerapenak. Lehian sartu zen Etxegarateko lau erreiena eta, iskanbila askoren bueltan, obra biak batera bultzatzeko konpromisoa hartu zuen Aldundiak. Etxegaratekoa amaituta, handik urte betera eta neke handiz iritsi da beste lana Zumarragaraino, lehen aurreikuspenak baino bost bat urte beranduago. Eta beste bost bat urte beharko omen ditu Zumarragatik Bergarara iristeko.

Leihakide berria

Konparatu geldotasun hau Eibar-Gasteiz autopistako lanen ziztu biziarekin, eta argi ikusiko duzue non jarri duten agintariek lehentasuna. EAE egituratzeko garrantzi handiagoa duelako autopistak, Beasain-Durango ardatzak baino? Edo autopistak ordainsaria duelako, eta besteak ez?

Hautu garbia

Bide batez, Bizkaia aldean eperik ere ez dago Durango-Epele zatia egiteko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude