Aldundia eta blogari ikusezinak

Sentitzen dut, baina batxiller ikasitakoa naiz ikastetxe espainoletan, eta nire erreferentzia zaharrak hangoak ditut. Gogoratzen ez dudan poeta baten esaldi hau gogoratzen dut, madarikatuz

*esa España que desprecia cuanto ignora*.

Gipuzkoar askorentzat -eta Aldundiarentzat- lurraldea mugatuta dago Hondarribia-Tolosa-Zarautz triangeluaren barruan. Haratagokoa ez da ezagutzen, beraz ez du merezi. Non dago gure poeta salataria?

Bigarren egitate negargarria: euskarak ikusezin bihurtzen ditu pertsonak eta gauzak, Harry Potterren tapakia bailitzan. Adibide lazgarria: Kutxako lankide bat, Donostian jaioa, ama Oriokoa. Bere etxera neramala Aiete inguruan, esan nion:

  • Ahí vive Mikel Laboa.

Eta berak erantzun:

  • ¿QUE ES? ¿DE KUTXA?

Debarroan egiten badira blogak euskaraz, bi aldiz ez dira esistitzen: urruntasunagatik behin, eta hizkuntzagatik beste behin.

Hemen kopiatzen dut Gipuzkoako Aldundiari zuzendu diogun gutuna:

Gipuzkoako Foru Aldundia oker dabil

Apirilaren hondarrean Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bat egin zuen El
Diario Vasco egunkariarekin, blog lehiaketa bat antolatzeko.
http://blogs.diariovasco.com/ Ez zituen aintzat hartu ordura arte Gipuzkoan
bertan blogintzan egindako ahalegin oparoak, eta DV-rekin ezkondu zen.

Nork bere ezkontideak hautatzen ditu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eskubide
osoa du berea aukeratzeko. Hautuak, ordea, sortu zituen protesta batzuk,
adibidez: Blog&roll lehiaketa printzipioz gaztelania hutsez izan behar
zelako; edo saritzea nahi zutelako blog onena, baina horretarako
ezinbestekoa zelako blog hori Diariovasco.com-en egitea; edo, oro har,
aitzindarien lana kontuan hartzen ez zelako.

Okerrena, baina, orain dator: Gipuzkoako Foru Aldundiaren organo ofiziala
hasi da hainbat informazio banatzen, eta hor aldatu egiten da euskal
blogintzaren historia, DV-ri emateko ez daukan aitzindaritza. Eta hori ez
diogu onartuko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du E-gobernua eta hiritarren
parte-hartzea, jardunaldi batzuk, non gonbidatu dituen Europa Press-eko
ordezkari bat, eta beste bat DV-koa, teknologia berriez hitz egiteko. Eta
DV-ren ordezkaria aurkezterakoan, hauxe dio: ³Diariovasco.com fue el primer
medio digital en incorporar foros de discusión sin pre-moderación, y ha sido
también el primero en poner a disposición de sus usuarios un servicio de
blogs².

Blogei dagokienez, hori ez da egia. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta DV-k
badakite Euskal Herrian lehen bloga, Sustatu, 2001ean kaleratu zela,
Code&Syntax (Eibar) eta Goiena (Debagoiena) enpresek sortua. Lehen blog
zerbitzua Eibar.org erakundeak sortu zuela 2004ko uztailean. Goiena.net-ek
2005eko otsailaren 22an aurkeztu zuela bere blog komunitatea Koldo Mitxelena
kultura gunean, Donostian. Eta gero etorri zela DV bere blog zerbitzuekin.
BainaŠ, hor egon liteke aitortu gabeko koska Gipuzkoako Diputazioarentzat,
blog horiek guztiak euskaraz daudelako. Horiek ez ezik, beste asko ere, 170
blogetik gora, euskaraz daude, eta Aurki.com albiste biltzaileak jasotzen
ditu uneoro.

Bada beste bidegabekeria bat egin duena Gipuzkoako Diputazioak eta da hauxe:
asko gara gaudenak izena emanda e-postazko buletin batera, Gipuzkoa.net
atari ofizialean zer dagoen berri jasotzeko. Oraingo astean etorri denak,
konpentsatzeko-edo, berritasunetan zekarren lotura bat: Goiena.net.
Berritasuna, non eta 2003ko udazkenetik dabilenean ekimen hau sarean!. Nola
hartuko gaituzte kontuan Deba ibarrean, San Vicente de la Barqueraren
parean… Horientzat Gipuzkoa hasten da DV-ko orrietan eta amaitzen da
Igara-Ibaeta inguruan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak aukeratzea dauka nahi dituen aliatuak, baina,
mesedez, ez dezala historia faltseatu eta izan dezala errespetu apur bat
punta-puntako teknologia erabiliz euskarazko ekimen berriak bultzatzen
dihardutenekiko.

Joxe Aranzabal, ŒEibar.Org¹ eta ŒGoiena.Net¹ komunitateetako blogarien
izenean

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude