Benedictus eta biok

Arazoak izan ditugu goiena.net-eko blogariok editatzeko, eta hori har nezakeen aitzaki ezkutatzeko nola ez dudan aste oso batez ezer idatzi. Bainan ez, hemendik aurrera somatzen baduzue blog honetan hutsune luze samarrik, erreparatu eguraldiari, eta ohartuko zarete nire hutsuneak parean tokatzen direla eguraldi onarekin. Horiek aprobetxatu behar izaten ditut mahastia zaintzeko, sasoi honetan mesedegarri izaten ditu-eta egindako mimo guztiak. Hala ere, agintzen dizuet ez zaidala berriro aste bete joango ezer berririk idatzi gabe.

Eta Benedictus? Bada, uholde nazkagarri hura pasata, gogoan geratu zaizkit bere aurkezpen hitzak, papa hautatu eta segituan: I cardinali hanno eletto me, un senplice e umile lavoratore nella vigna del signore. Euskaraz, eta erretorika bariz, mahastizain, neu bezalaxe.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Benedictus eta biok-ri

  1. egilea: Andoni Miranda

    Mikel, noizko mahastiari buruz: Urteak dituen aro bakoitzean zer eskatzen duen…, uzta, bai Urrian, eta zure txakolina non erosi dezakegun. Agian, Bilbon?

  2. egilea: mikel

    Eskerrikasko, Andoni, emandako animoengatik. Nire mahatsa saltzen diot Elorrioko upeldegi bati eta hauek egiten dute Mendraka txakolina, Bizkaiko Txakolina jatorri izenekoen artean onenetakoa. Txakolin hau ez da apenas dendetan saltzen, gehien bat taberna eta jatetxeetan. Bilbo aldean edan daiteke Mugi tabernan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude