Emaitzetan irakurri dut

Datorren astean tokatzen zitzaidan idaztea ARGIAko Azkena. Baina, nola normalean politikaz idazten dudan, Mikel Asurmendik aurreratu egin zidan txanda, eta epea apur bat luzatu, 17ko hauteskundeen errepasoa egin nezan. Telegrama sortan, hauxe bialdu diot duela ordu erdi. Hauteskunde gaua

Itxurakerian sumatu nituen alderdiak hauteskunde gauean. Irabazi propiorik apenas inork, eta hurkoaren galera zuten gehienek pozgarri. Asko hobetu beharko dute, emaitzak ondo ulertu, ondorio zuzenak atera eta egoera zail hau kudeatzeko.

Hamarretik zazpiko partehartzea ona da; handiagoa izan balitz hobe, baina ez dago aitzakiarik. Duela lau urtekoa aparta izan zen.

Partehartzea

Ibarretxek boto itsasgora eskatzen zuen eta itsasbehera jaso du. 2001ean utzitako botoak kendu egin dizkiote oraingoan, eta bere ohiko mailan gelditu da, 450.000 botoen bueltan. Ibarretxek egin duena izan daiteke balekoa gehienentzat, ordea orain beste zerbait eskatzen zaio. Liderra da -primus inter pares- baina erregetza galdu du, eta umil beharko du aurrerantzean, hauteskunde gauean baino umilago.

EAJ-EA

Botoetan bere gailurra hartu du Patxik, baina eserlekuetan ez, izan dituzte gehiago. Emaitza txukuna da, eta neurri handian zor dio Madrilgo gobernuan Zapatero egoteari. Hango txanden arabera, hemen bigarren edo hirugarren dira sozialistak. Baina ez du irabazi, ez dauka joko propiorik. Zapateroren mandatari gelditu da.

PSE-EE

Patxiri mesede bezala, Mariari kalte egin dio Madrilgo txandak. 2001ean puztu egin zen eta oraingoan hustu. Formetan leun eta mezuan tinko, bazterrean dago EAEn. Madrilgo nagusiek txakur jarraitzen dute PSOErekin, eta horrela ezin garatu hemen lankidetzarik.
Katalunian antzera egon ziren, Piqué mugitzen hasi zen arte.

PP

Sorpresa eman du, EHren azken emaitzak gaindituta. Hankaz gora gelditu da alderdien legea eta Aznarren estrategia. Eta orain hasiko dira inkognitak argitzen: nola konponduko diren Batasunarena egiteko, edo legezko erasorik jasoko ote duten, haiekiko harremana bistaratzen den neurrian.

EHAK

Eutsi egin dio lehengoari, baina saririk gabe. Botoak galdu ditu, eta pisu erlatiboa ere bai, bere partea ez da lehen bezain erabakigarria. Hala ere, badirudi finko duela boto-zorua eta atxikipen deigarriak jaso ditu (Atxagaz gain, Gartzia, Medem…)

EB

Lortu du legebiltzarrean sartzea, eserleku bakarrarekin. EHAK eta EH onenaren arteko boto koskatik zatia hartu du, ez dena. EBk bezala, ez du giltzarik ezer baldintzatzeko, bere abileziak eman beharko dio eragiteko pisua.

Aralar

Desagertu egin da, 15 urte iraun eta gero. Gogoan dut bere sorrerak eragin zuen sustoa. Goian bego.

Unidad Alavesa

Teknikoki airean dago, baina uste dut Ibarretxe izango dela. Ez zaie komeni sozialistei edo Batasunari egoera guztiz ez-egonkortzea.

Lehendakaria

Gehiengo posibleen bi ardatzetan EAJ-EA dago, batean sozialistekin, bestean EHAKrekin. Oso zaila ikusten dut aste gutxiren buruan bi aukera horietako bat gauzatzea. Ez dakit nahi nukeen ere, presaka eta ‘gobernagarritasun sakratuaren’ izenean egindako txapuzarik. Egokiago litzateke aurreko hirukoa luzatzea urte betez edo biz, nahi bada Aralar gehituta, eta bitartean abiatzea alderdien arteko mahaia.

Gobernua

Alderdi guztien mahaiak eztabaidatuko luke marko juridiko berria, aurrez zehaztuta zein den adostasun minimo onargarria, non dagoen fummata zuria (2/3? edo % 60?). Aldi berean, eta beste gune batean, dagokienek landu beharko lukete ‘desmilitarizazioa’. Behin bi lan hauek burututa, etorriko lirateke erreferenduma eta gobernu egonkorra, hauteskunde berriak eginda edo gabe.

Mahaia

Ez dugu onartzen alderdiak legez kanporatzerik. STOP. Gehiengo zabalak eta trabeskakoak hobesten ditugu. STOP. Konstituzionalistek eserleku bat gehiago, abertzaleen boto portzentaia gora, Ibarretxeri frenua, Batasunari bultzada… Ez duzue ulertzen? STOP. Guk egin dugu gurea, zuena da orain txanda. STOP.

Boto emaileen mezuak

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

4 erantzun Emaitzetan irakurri dut-ri

  1. egilea: Josu

    Ez nator bat, eta ez dut etorri nahi azkeneko esaldiarekin:

    Herritarrek ez dugu geurea egin eta orain eurei tokatzen zaie. Ez, ez. Geuri tokatzen zaigu, etengabe.

    Hori da guztiek (hasi ibarretxe planetik eta anoetara) egiten duten huts nabarmenetako bat: Zer da ba demokrazia? 4 urtean behin egun batean bozkatu eta gainontzeko denetan guztiaz ahaztea?

    Zergatik inork ez du honi buruz berba egiten??

  2. egilea: mikel

    Uste dut muturrera eraman duzula nik esandakoa, Josu. Herritarren eginkizuna ez da botatu eta ahaztea. Alderantziz, zenbait eta gizarte aktiboagoa, orduan eta hobea da demokraziaren kalitatea. Hain zuzen, uste dut hauteskundeotan emaitzak markatu dituztela norabide zuzenketa.

    Ordea, gauza bat da gizarte aktiboa, eta bestea denok dena egin beharra. Sukalde lana oso beharrezkoa bada politikan beti, are gehiago bizi dugun unean. Eta ez gara denok kabitzen sukaldean. Hautatu berriei dagokie guk esandakoari forma ematen joatea, eta herritaroi dagokigu prozesua jarraitzea eta gauden foroetan eragitea, bakoitzak uste duen aldera.

    Emaitzaren bat zehazten denean, orduan izango dugu aukera esateko ea balio digun ala ez, edo beste bat prestatu behar den. Espero dut, gainera, oraingoan adosten den emaitzak behin betiko finkatuko duela erreferenduma tresna moduan, eta ez bakarrik independentziaz erabakitzeko.

  3. egilea: Josu

    Mikel:

    Ez nuen esaten, edo ez nuen esan nahi, zuregatik. Ados nago dinozunarekin, argi dago ezin dugula guztiari buruz erabakitzen egon.

    Pasatzen dena da, formulazinoa oso biolentoa egin zitzaidala: “Guk nahiko, orain eurek” eta erantzun banuen izan zela azken boladan nahiko ukitzen nauen gaia delako.

    Zalantzarik gabe uste dut politikariek ez dutela parte hartzean sinesten, guztiek gainera, eta dena elitean egitearen zaleak direla. Eta zoritxarrez guztiak horrelakoak direlakoan nago. Baita Alderdi barneetan ere!

    Ezker Abertzalea bera ere, Ibarretxe Planaren eztabaidan adibidez… tira oso estratejia ona izango zen, baina demokrazia internoa Erromako zubitik pasa zuten! Eta taktika elektoralarekin (parlamentuan zelan egon) berdin!

    Horregatik, erreta nagoelako kontu honekin, idatzi dut. Baina ez nuen muturreko irakurketarik egiteko asmorik.

  4. egilea: patxik

    Aizu Josu. Ez dakit asanbladetara joaten ote zaren, baina demokrazia internoaz berba egiteko.. toki ona izaten dira.

    Ezker abertzaleak -Batasuna- ia hilero konbokatzen gaitu herriz herri asanbladetara. Eta aspaldikoetan oso argi eta oso zinzo planteatzen ari dira bide guztiak. Bide berriak.

    Eta ikasturte honen hasieran, ikasture politikoaren nondik norakoak azaldu ziren asanbladaz asanblada. Mahai Nazionaleko jentea egon zen ia asanblada guztietan, ahalegin berezia egin zen milaka herritarren ahotsa entzuteko. Gai estrategikoak zelan landuko ziren azaldu zen, eta gainera konfiantza politiko osoarekin jokatzera gonbidatu zen gure zuzendariza politikoa.

    Horrela izan da, eta golak sartu zaizkio unean uneko egoerari. Horrela ikusten dut nik.

    Bestelako kontua da, kotileo politikoan, Arnaldo Otegik zer egingo duen, edo zelan jokatuko duen “jakin” gura badugu.

    Arnaldo Otegik, zeregin garrantzitsu bat dauka koiuntura honetan, eta horretarako baliosa dela demostratu du. Eta herriz herri, Batasunako zuzendaritzak konfidantza osoa dauka.

    Hurrengo asanbladan ikusiko duzu hori ere, gonbidatuta zaude eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude