Atzo izan nintzen aurtengoz hirugarren sagardotegian, Legorretako Aulian (klikatu gida interesgarria
eta han gastronomia
, ez dauka lotura zuzenik). Ohi bezain bikainak aurkitu nituen Auliako tortilla eta txuletak baina, beste sagardoegitan bezala, sagardoa arrunta iruditu zitzaidan. Eta pentsatu nuen bide luzea gelditzen zaiola sagardoari, txakolinaren maila harrapatzeko. Txakolinaren iraultza
Badira hogeita bost urte inguru Getarian hasi zirela txakolin modernoa egiten, geroago Bizkaian eta Araban. Bi hitzetan, iraultza zen txakolingintzan erabiltzea ardogintzaren teknologia berria: enologoen jakinduria, upel herdoilezinak, hartziduraren kontrola, filtroak, hotza Eta, honekin batera, mahatsaren definizioa: hondarribi zuria izango zen txakolinaren lehengaia, eta hau ondo zaintzeko mahastizaintzaren teknika garatu zen. Prozesu trinkoa izan da, eta horren ondorioz gertatu da txakolinaren iraultza. Gaurko txakolinak antz handiagoa du egungo beste ardo zuriekin, duela 30 urteko txakolinarekin baino.
Zenbat zantzuk erakusten du sagardogileak ari direla urratsak egiten. Baina oraindik ez dago finkatuta zein sagar mota diren euskal sagardoaren lehengaia, eta hau ezinbestekoa da espezie aukeratuak landatzen hasteko. Sagardotegi gehienetan erabiltzen da oraindik egurrezko upela, nahiz batzuk sartu duten herdoilezina, ez da erabaki ea bata ala bestea den egokiena, edo bakoitzaren abantailak. Oraindik sagardo asko saltzen da oso etiketa kaskarrekin, gutxi dira urtea bezain datu inportantea jartzen dutenak. Ez dago jatorri izendapen egituratua, sagardoaren kalitatea bermatuko duenik. Eta sagardo arrunta aurkitzen da toki gehienetan.
Sagardoa bidean
Iruditzen zait zenbat sagardotegi hobeto ari dela ostalaritzan sagardogintzan baino, probesten ari direla txotxaren olatu luzea, eta atzeratzen ari zaiela gai nagusia. Nahiago nuke mugituko balira, sagardo onaren zale naizen aldetik.
Ikusten juat hainbat mezu lotuta: ardauarekin, txakoliñarekin, eta oin sagarduarekin. Elorrixokua dok Garaizabal, eta ezaguna euko dok, seguruenik. Hala eta be, esango dostat webgunia zabaldu dabela Imanolek. Notizia goiena.net-en dago. Kuriosoa da webgunea. Ez da ni aspaldian ohitu naizen erakoa, baina mugimenduak zerbaiterako balio du. Erakusten ditu hainbat gauza. Dena den, telefono hari normala duzuenok… En fin, webgune hauekin beti pasatzen dena.
Baserritar modernook ez gaituk hain errukarri, motel. Estenibarreko ADSLak emoten jok 450 ez-dakit-zer eta tokaioaren mugimenduak oso arin ikusten dituk. Gustatu jatek weba, berez estatikoa izan behar zenak hartu dau mugimendutxoa. Ikusi egin behar, ea eduki dinamikoekin zer gertatzen den.