Zuk zergatik behar duzu bakea?

Ordaintzen ditudan kuoten artean dago –Nabarralde eta Seaskarekin batera- Elkarrirena. Baina nonbait ez da aski –benetan ez da asko- eta tarteka eskatzen digute laguntzaileoi aparteko laguntzaren bat. Oraingoan, Elkarrik nahi ditu jaso 10.000 testigantza labur, esaldi bakarrekoak, goiko galderari erantzunez, ‘argitalpen zirraragarria’ kaleratzeko. Gustatuko litzaidake zure iritzia ezagutzea, beraz, eskertuko nizuke esaldi batekin erantzutea: ZUK ZERGATIK BEHAR DUZU BAKEA?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

11 erantzun Zuk zergatik behar duzu bakea?-ri

  1. egilea: Unai

    Nazkatuta nagoelako. Diferentzia politikoak egon daitezke, egon behar dira. Baina bestearen sufrimendua, arrazoi politikoak tarteko, onartezina da.

    Azken batean, 150 urte barru, zertarako balioko du gure sufrimenduak?

    1. urte barru, inorri inportatuko al dio 2005. urtean zinegotzi bat hil zuten, ala norbait torturatu zuten?
  2. egilea: Juantxo

    Goikoari erantzunez: agian balioko du (ez dut ziurtzat ematen) biharko edo 150 urte barruko egoera desberdina (hobea?) izateko.

  3. egilea: Unai

    Bai, agian balioko du… 150 urte barru…

    Nik, asko jota, beste 80 urte emango ditut hemen, nahiago dut horiek disfrutatzea inori minik eman gabe. Borrokatzen, baina era baketsuan…

  4. egilea: Patxi Lurra

    Neu be “elkarri”ren inguruan nabil eta beste 5-eri galdetu bahar izango deutsat hauxe.

    Neuk bakea behar dot batzuei kriminalizatzeko tentazinoak kendu ahal izateko, maltzur malapartatu horiek euskaradunon komunitatearen aurka egiteko aitzakia nagusia ez edukitzeko.

    Baina neuk baino gehiago, ziur nago beste askok izugarri eskertuko ebala ETA-k indarkeria berton behera itziko baeban. Bizkartzain barik bizitzea, psikologo barik bizitzea, senar/emazte/aita/ama alboan edukitzea eta ez hilerrian. Horiengatik be bakea behar dot.

  5. egilea: Petrus

    Inori fede ona ukatu gabe, pare bat gauza. Gurean badirudi benetan dagoela modan nik “cortoplacista-guay” deitzen dudan jarrera, alegia: “baina zergatik horrenbeste sofrikario, nor gogoratuko da 150 urtean”, eta abar. Galdera bakarra tesi hori erabiltzen duzuenoi: Napoleonen tropek Hego Euskal Herria eta Espainia okupatu zuten XIX. mendean, Portugal hartzera zihoazenaren aitzakipean, oker ez banago (Ipar Euskal Herria “bixkat” lehenagotik okupatua zuen Parisek);… espainiarrek borroka armatu lejitimo bati ekin zioten gabatxoen okupazioa amaitze aldera, eta armak eskuan, atzerritarra bere etxera bidali zuten bueltan. Naziek Frantzia eta Ipar Euskal Herria okupatu zuten II. Mundu Gerran… okupatuek, armak eskuetan, erresistentziako borroka armatu lejitimo bati ekin zioten jermanoak uxatze aldera. Berdina zatekeen gaur eguneko Europa, 150 edota 60 urte geroago, erresistentziako jardun haiek eman ez balira? Nik ez dut uste. Zer uste duzu zuk?

  6. egilea: Unai

    Bai, arrazoi osoa duzu. Baina zer nahi duzu nik esatea… egoista samarra naiz. 27 urte ditut, nahiago dut egunerokoan pentsatu 150 urte barrukoan baino.

  7. egilea: mikel

    Bainuetxetik bueltan, gauza bat bakarrik. Nik ere emango dut nire erantzuna amaieran, zuenak ez baldintzatzeko, baina oraingoz Petrus-i zuzendu nahi nioke komentario labur hau. Ados nago badirela borroka lejitimoak eta historia horietaz betea dago. Gure oraingoari buruz ere, eztabaida dezakegu lejitimoa den, edo izan den. Baina uste dut beste eztabaida bat ari dela nagusitzen: ea gurean borroka armatua laguntza edo traba den, orain eta aurrera egiteko. Zenbaitek uste du bake giroa dela egokiago, eta horiei zuzentzen die galdera Elkarrik. Hik zer diok, Petrus, behar duk bakea?

  8. egilea: Miren Altxerri

    Bakea behar dut gainontzeko egoerek pisua har dezaten hedabideetan, eta ez betiko mokordoak.

  9. egilea: Petrus

    Mikel, berandu baina seguru, esaten den moduan. Zergatik behar dudan bakea galdetzen didazu, eta esango dizut. Badirudi batzuen argumenatazioa dela bakea lortzea euren kezka bakarra Osasunaren klasifikazioa izan dadin (liga espainiarrean, portzierto?)… enfin, ez pentsa, ulertzen dut hori idatzi duenak esan nahi duena eta nik ere dexente konpartitzen dut filosofia. Baina Osasunaren klasifikazioa baino lehen, nik, askoz arrazoi urjenteagoengatik behar dut bakea: bere etxetik eta herritik falta den nire lagun mina nire aldamenean nahi dudalako nahi dut nik bakea. Bere mutil lagunarekin, bere amarekin, bere arrebarekin eta bere txakurrarekin ikusten dudan egunean ni askoz pozago biziko naiz. Eta espero dut bera herrian bueltan egoteak, orokorrean politikoki beste urrats batzuk ere eman direnaren seinale izatea. Horrexegatik nahi eta behar dut nik bakea; nik eta beste 3000 familiak. Nire nahia ez da taberna edo bulegoko hitzaspertu guay-a; batzuentzat gai hau beste eztabaida-gai bat den bitartean beste batzuentzat bizitza-proiektu osoa dago kolokan. Nahikoa arrazoi iruditzen zaizu?

  10. egilea: Julen

    Petrus,

    “Badirudi batzuen argumenatazioa dela bakea lortzea euren kezka bakarra Osasunaren klasifikazioa izan dadin”.

    Osasunarena adibidea zen. Futbola ez zait gustatzen, gainera, beraz pentsa ze inportantzia ematen diodan nik horri.

    Baina “kezka bakarra” hori dudala, Petrus? Eta nire argumentazioa hori dela? Edo ez duzu nire mezu osoa irakurri, edo ahaztu egin zaizu, ze nik eman nituen nire arrazoiak, Osasunaren adibide txoro hori albo batera utzita.

    Osasunarena baino, nik ere askoz urjenteago ikusten ditut zuk esandakoak, duda barik. Hurrengoan gauzak beste modu batean idatziko ditut.

  11. egilea: Patxi

    Nik arrazoia ematen dizut petrus:

    Zoritxarrez, taberna edo bulegoko hitzaspertu guay-a, oso zabaldua dago. Hain zuzen, politikan (alderdi guztietan) ari direnen betiko jarduna da. Konprometituak, oso gutxi dira, eta gaizki bukatzen dute. Alde bateko gehien gehienak. Beste aldeko gutxi batzuk.

    Esan dezun gauza batekin ez nator bat ordea: urrats politiko batzuk emanez gauzak konpon litezkeela esaten dezunean. Nik aldaketa, urrats pertsonalen aldetik ikusten det gehiago. Politikaz harago.

    Bitartean, zure lagun minak han egon beharko du, eta deskuidatzen bagera, zeuk, edo neronek: ez dakit zer operazio polizialean kalabozo batetan lortutako “frogei” esker.

    Edo gure seme-alabak, etorkizunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude