Moreno

Juan Carlos du izena, eta Cabrera bigarren abizena. Hizkuntzalaritzan katedradun da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta honakoa idatzi du Paisen gaur, (domeka 13):
“Konstituzioaren 3. artikuluko 2. atalak dio: ‘gainontzeko espainiar hizkuntzak ere ofizial izango dira, bakoitza bere erkidego autonomoan…’ Hortik atera behar da ondorio Katalunian, Euskadin eta Galizian egon behar duela obligazioa ezagutzeko katalana, euskara eta galegoa, hurrenez hurren. Honek garrantzi handia du, ze honela bakarrik gauzatu ahal izango da hizkuntza hauek erabiltzeko eskubidea erkidego bakoitzean. Baldin eta gaztelania hiztunek uko egiten badiote hizkuntza hauek ulertzeari, orduan ezinezko bihurtzen zaie, normalean erkidegoko hizkuntzan aritzen direnei, berau erabiltzeko eskubide konstituzionala”.

Aipu luzea da, baina dena du mami. Gurean inor gutxi ausartu da horrenbeste esatera. Tentu handiz ateratzen dira derrigortasunak hizkuntza kontutan, beti ere kanpokoen aitzakian, ez gaitzaten gorrotatu. Baina etxean du arazoa euskarak, hemengo elebakarrek oztopatzen diote zabalpena.

Oraindik auzo lotsaz gogoratzen dut Anasagasti erdalduna eraso betean Blazquez apezpikuaren aurka, euskara ez zekielako. Utikan halakoak. Aldiz, emadazue Moreno Cabrera asko, hauekin posibleago ikusten dut elkarbizitza.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Moreno bidalketan

  1. egilea: Luistxo

    Enekok bere erantzunean aipatutako Lodares hori, hil egin da.

    Lodares honek euskararen inguruan pentsatzen duena, elkarrizketa batetik aterata:

    Hay una parte del nacionalismo vasco basado en tesis maoístas, que pugnan por la dictadura del proletariado, mientras que el del Partido Nacionalista Vasco es un nacionalismo de la burguesía. Ahora parece que van juntitos porque quieren separarse de España pero cuando se hayan separado, no sé cómo se van a entender las políticas lingüísticas que aplican con criterios de tipo nacional racista. Dicen que la lengua propia del País Vasco es el euskera, pues no. Eso es lo que en la teoría nacional racista se llama la unidad popular de patria-, un territorio donde todo el mundo es igual, hablan lo mismo, tienen la misma raza y opinión y el que venga de fuera molesta, eso es peligroso.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude