Hedabideetan bai, aritu naiz eta aritzen politikaz, egoera aztertzen eta iritzia ematen. Baina aspaldian ez nintzen jendaurrean jartzen horretan, gutxienez hogei urte, eta asteazkenekoak izan zuen bere puntutxoa. Aldamenean nuen Joxe Iriarte, Bikila historikoa, eta gai jartzaile Aralarreko Xabier Sarasua. Gaia, ez nolanahikoa: Ezker abertzalea berrasmatzeko ideiak
. Inork interesik balu, hemen duzue hitzaldirako erabili nuen eskema.
ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
“Boto mugikorra nagusi balitz, hautesleriak berreskuratu egingo luke bere agintea.”
Osorik irakurri det eskema, bi aldiz, baina esaldi honetara iristean salto egin det, beste bi aldiz.
nere ustez, hiritarraren borondatea, bi (hiru) aukeren artean txandaka ibiltzea lau urtez behin, ez da ezkertiarrago edo eskuindarrago. Establishmentaren bultzagarri baino ez da.
Hainbeste urtez egon bazera begira, beharbada zuk egin zeniezadake argi pixkabat. Sistema Suitzarra, zer iruditzen zaizu? Neri izugarria iruditzen zait, baina inon ere ez det entzuten ezer demokrazia suitzarrari buruz. Adibidetxoak ipiniz: Errausketa plantaren inguruan badakit debekatu egin zutela kontsulta. Mutrikun ere beste hainbeste (ezkertiarrak barne) kirol portua dala eta. Neri debeku hauek aberrazioak iruditzen zaizkit, baina ez dakit ba. Beharbada ez det oso nabarmena dan zerbait ikusten?
Ezkertiarrek, ez dituzte begi onez ikusten erreferendumak? Eta begi onez ikusten badituzte, zergaitik ez dituzte euren leif-motif a bihurtzen?
Barkatu galdera jario hau. Gai honi buruz dedan interesaren araberakoa da. Eskatzea libre da, eta ematea noski, gehiago.
Boto mugikorra ez dut uste denik establishment-aren sostengu. Kanadan behin gertatu omen zen gobernuan zegoen alderdiak hurrengo hauteskundeetan atera zituela 2 (bi!) diputatu. Eta niri horrek inbidia handia ematen dit, hain justu erakusten duelako txarto egindakoa zigortzeko gaitasuna. Kanadan alderdiek ezin dute, hemen egiten den bezala, hautesleen zerrenda hartu eta aurrez jakin bakoitzak nori emango dion botoa, desbiazio txikiekin. Kanadan hautesleak soberanoago dira gurean baino, eta hori iruditzen zait balore ezkerrekoa.
Baina hori adibide bat besterik ez ezen. Bestela, Patxi, ados nago zurekin. Kontsulta zuzena da modu oso ona demokrazian sakontzeko, eta hiritar kontzientzia garatzeko, eta hori ere ezkerrekoa da. Bai.