Polorik ez iparraldean

Frantziar Errepublikako eskualdeko hauteskundeetan AB eta Batasunak EH Bai koalizioa bultzatuko dute. Sei ardatz hauen inguruan jardungo dute: Euskal Herria hitza eta erabakia, euskararen
ofizialtasunaren aldarrikapena; errepresioaren amaiera; AHT berriari
ezezkoa; Euskal Herriko Laborantza Ganberaren lanaren goraipatzea eta
lantegien itxiera eta langileen kaleratzeen salaketa. Iparraldean borroka armaturik ez egoteak posible egiten du elkarlana ezker abertzaleko sentsibilitate desberdinen artean.

EAk koalizioan parte ez hartzea erabaki du, iparraldean beraz ez dugu polorik ikusiko. Nafarroan ere ez, Nafarroa-Bai ei da EAren apustua. Hortaz, poloa edo denadelakoa EArentzako Bizkaia, Araba eta Gipuzkoara mugatzen dela esan daiteke.

Poloan baino, sinesten dut ezker abertzale politikoan, iparraldean posible dena gura nuke hegoaldean.

7 erantzun “Polorik ez iparraldean” bidalketan

  1. Ba nik, pertsonalki mesfidantza handiagoa dut aralarrengan EAn baino. Uste dut pauso ausartak ematen ari direla, eta hori ez dut aralarren ikusten.

    Josuk iraultzaile deitzen die EAkoei, ironiaz. Dena dela beraiek (EAkoak) horrela inoiz ez dira definitu. Sozialdemokratatzat daukate beraien burua.

    Aralar alderdia, nire ustez, EA besteko sozialdemokrata da, diferentzia da uste duzuela iraultzaileak zaretela. Eta zera… nire ustez, ahuntzaren gauerdiko eztula besterik ez zarete. Eskuinaldeko ezkerra.

  2. Beno, bai, ironiaz ari nintzen, nola bestela… Baina, barkatu, nik ez dut esan EA iraultzailea denik (ez dakit non ikusi duzun), halakorik! Eman dituzten azken pauso ausartak ez dakit zeintzuk diren (azken pausoa izan da EHBai koalizioan ez egotea AB eta Batasunarekin) eta badakit azken 25 urteotan zer egin duten. (Jaurlaritzan, Diputazioan, Udaletan…).

  3. Kontua da Iparraldeko Ezker Abertzalearen batasunean, edo Nafarroa Bai-n nahiz EAEko polo subiranista delakoan, beharra, ahulezia, ezintasuna, eta Hegoaldean baita interes pertsonalak ere, sumatzen direla gehiago, proiektu bateratu xume baten arrastorik txikiena baino.

    Ondo ibili

  4. TxarangEA! an ikusi dut, josu.

    Esan nahi dudana da EAk izan duen ibilbidea ikusita (azken 25 urtetan Jaurlaritzan, diputaziotan, udaletxetan…) harriduraz hartu ditudala EAkoen hainbat deklarazio, ez baitoaz bere azken urteetako ibilbidearekin bat. Eta zentzu horretan ausart ikusten ditut.

    Aralar, aldiz, ikusita nondik datorren, edo zer diren, edo esaten dutena direna, ba, inoiz ez naute harritu, EAk bezala. 

    Baina beno, josu, arrazoia daukazu. Ez dakit non ikusten ditudan pauso ausartak EArengan.

    aioooooooo…

  5. Oxel,

    Iparraldean ez dagoela borroka armaturik? Inon baino metro karratuko pertsona armatu gehien daukan Europako eremua dugu: CRSak, pikoloak, nazionalak eta orain… ertxantxa. Hauek ez al dute bada armekin borrokatzen? Non dau Jon?

    Mesedez Oxel, nahikoa da!!!

    Gaineratu EAk esan du aurrez hartutako konpromiso batek ezinezkoa egiten diola protesta-boza eskatzea baina ez duela talka egingo egitasmoarekin eta etorkizuneko bidea dela. Prentsaurrekoan, Larralde eta Etxeberri-Aintxarten ondoan, EAko Mattin Etxepare egon zen. Non zegoen Aralar? Ups! Iparraldean ez omen dute egiturarik eta AB direla saltzen digute (badakit ABko askok zer uste duten eta ez zaie hau esatea batere gustatzen).

    EAri egozten Aralarren ezinak eta nahi pertsonalak.

    Aski da Oxel!! Behin irentsi nuen amua baina ez gara memeloak. ASKI DA!!!

  6. Aupa Axel,

    Ez dakit zure ABko lagunek zer dioten, baina ABko batzarrak Aralarrekin elkarlanerako egitura iraunkor bat eratzea onartu zuen  eta elkarlan horretan are gehiago sakontzea orain gutxi. Aralarrek ez du inoiz izan AB iparraldeko Aralar denik, baina ezker abertzale ulertzeko oso modu antzekoak dituzte eta ez du beharrik ikusi iparraldean bere egitura propioa sortzeko. ELAk ere ez du egiturarik iparraldean eta protagonismoa bertakoei eman nahi izan die, “paracaidismoan” erori gabe: Lanborantza Ganbera bultzatuz, Manu Robles Arangiz Institutuak ekimenak aurerra eramanez eta abar.

    Egia da, bestalde, EAko Mattin Etxepare egon zela prentsaurrekoan, ez dutela oztopatuko diote, baina… botoa beste batentzat eskatuko dute, aizu. Ez dakit zein konpromiso eta lotura dituzten, baina ez didazu ukatuko oso txukuna ez dela. Jakin nahiko nuke ABk Europe Ecologie-ren alde egin izan balu (EHBairen aldeko hautua justu xamar gailendu zela uste dut), EAri eman zaion tratu “jator” bera emango ote lioketen batzuek

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude