Urte berria fokatze zaharra

Lortu dugu erantzun bateratua ematea Etxerat-ek deitua zuen manifestazioa debekatu ostean. Hainbat alderdik adostu genuen prentsaurrekoa ematea deialdi berriaren berri emateko. Gara eta Berria egunkariek erretratu berdina aukeratu zuten albistea ilustratzeko.

Bat fokatua eta besteak ez. Urte berria eta iaz moduan jarraitzen dugu. Eta entzungo dugu “ez ikusi ez dagoenik”.

7 thoughts on “Urte berria fokatze zaharra

  1. Ez erori txikikeriatan, Oxel. Ez izan umea!
    Ni igandeko egunkarietako azalarekin geldituko nintzen. Euskal Herriak preso politikoei eskainitako babesarekin. Dagozkien eskubideen jabe, Presoak Etxera! Oso portaera ona (gizarteak ez du gutxiagorik espero alderdi hauengatik), Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, Aralar, Abertzaleen Batasuna eta Alternativarengatik. Baita parte hartu zuten sindikatu eta eragile sozialengatik ere.

  2. Iepa Oxel.

    Ez dizut esango “ez ikusi ez dagoenik”, badago-eta. Dena dela,  ez dut uste horrelako eztabaida bat proposatzea denik larunbateko manifestazio bateratuaren ondoren egin beharreko analisi politikoa.

    Uste dut beste gai garrantzitsuago batzuei jarri beharko liegukeela arreta. Adibidez:
    – Urrengo urteko manifestazioan presoen argazkiak eraman ahal izatera iritsiko al gara?
    – Nola eraman daiteke azken manifestaldietako batasun hori beste arlo batzuetara?
    – Zeintzuk dira emendik aurrera eman beharreko pausoak, eta zer egiteko prest dago bakoitza?

    Eztabaida parametro horietan zentratzeari egokiago deritzot. Bestela guztiok daukagu besteei zer aurpegiratua, eta denbora alperrik galtzea litzateke horretan tematzea.

    Adeitasunez,

  3. Komunikabideen lehen orrian eta ondo fokatua agertzea kazetariren batek, edo kazetarien arduradunen batek aukeratzen dutelakoan nago. Norbaitek erabaki du zein argazki atera eta hain justu hau atera dute  Berriak eta Garak. Hortik aurrerakoan irakurleek pentsatu beharko dute baina zer pentsatua ematen duela deritzot. Kito. Noski, horrenbeste jende batu izanak ere ematen du zer pentsatua, baina horretaz informazio zein iritzirik ez da falta.

    Eta beste eztabaida batzuk ere badaudela… noski! Izar, egin zure bloga eta jarri eztabaidagai zuk nahi duzuna.

  4. Guztiz ados Ainhorekin. Eztakit zergatxik egin daben hori, baina argi dago intentzionalitate bat badagoela. Ez da kontua asko importa al ez, baina gauzak egunakarietan ez dira “zoriz” jartzen edo aukeratzen. Eta halako sutilezia duen detaile baten atzean, buruari buelta ugari eman dizkion kazetari bat dago.

    Gararen linea editoriala deritzona ezagututa, ulergarria da, azken batean batzuren difuminazio nahi hori azpalditik baitator. Baina neri harritzen nauena Berriak ere argazki bera ipintzea izan da. Eztakit.. zer pentsatzen dozuen.

    Urteberrion denoi Gatikatik!

  5. Zelakoa zaren Oxel! “Uletxoak itsasora” gixona.

    Argi dago zorte kontua izan dela. Kasualitatez, Tasio erdian jezarri zen eta besteak, gazteak eta horrenbestez ez hain iaioak, alboetara, eta gainera bata gertuegi eta bestea urrunegi; hortik argazkian lausotuta agertu izana.

    Bestalde, normala da brriak eta garak argazki bera aukeratu izana. Lauso horrek halako ikutu lanbrotsua, langarpekoa, erromantikoa ematen baitio…

    Ondo ibili Benidorren eta Elgetan.

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude