Aurrekoan istorio jakin bat entzuteko aukera izan nuen << Herri txiki bateko apaiz bakarrari haur bat hurbildu zitzaion. Triste eta kopetilun galdera bat egin nahi ziola esan zion apaizari. Orduan, apaiza elizako aulki luze horietako batean eseri zen haurrak esan…
Egilea: Asier Osinaga
<< Azaroa hotz, negua motz>> dio esaera zaharrak; beraz, oraindik ere, heldu ez zaigun negua San Juan eguneraino luzatuko zaigu agian. Epeltasuna gustura hartzen badugu ere, bero puntua bazterrak nahasten hasia da dagoeneko. Herri askotako plazetan lan egin ezinik…
Goizean esnatu naizenean gogoratu dut bizarra mozteko garaia heldu zaidala. Eskua aurpegitik pasa dut lau egunetan atera zaizkidan lau ileak bertan ziren jakiteko. Kafe beroari azukrea botatzen ari nintzela, bizardun ugari etorri zaizkit gogora; Xabier Lete abeslaria eta San Jose izeneko…
Beste askotan bezalaxe, iratzargailuaren beharrik ez du izan “ Ixabelek” esnatzeko. Maindireak ere latzak iruditzen zaizkio horrelako gauetan; begiak bildu ezin izan dituen gau mehatsugarri berri bat izan da. Gosari gazi-gozo bat hartu ostean etxetik atera eta…
Urriaren erdi aldera iritsi garenean heldu diot blogari. Beharleku ugari izan ditut esku artean eta ezin izan diot denborarik eskaini. Badirudi, hemendik aurrera tarte zabalagoak izango ditudala lau hitz idazteko. Korrika ere, Donostiako maratoiari begira, tarte zabal edota luzeagoetan banabil…
Xarma berezia du. Ez dago zalantzarik. Hamaika aldaketa behar izan baditu ere, berezia izaten jarraitzen du. Udazkena ei da udaberria baino hobea, bidegorria errepidea baino erakargarriagoa edota patinak zapatilekin nahastuta ere, bakarra da Arrasate Oñati. XXXII. ekitaldiaz gozatu ahal…
Ezkilak eta kanpaiak ozen entzuten dira igande goizez Oñatin. Angelusarekin batera eman saio hasiera aurtengo Gorpuzti prozesioari. Leku egokienaren bila Kale Zaharreraino heldu gara bertan San Migelen pauso dotoreak hobeto ikusteko asmoz. Sakramentua gurtzerainoko saioak fedea aldarrikatzeko ahalegina egiten duelako…
Ubera auzoko traffic lights koloretsuek stop egitera behartu zuten automobila. Bergara aldetik otu zitzaigun Elgetara joatea; hamarren bat urte izango dira errepide hau ez nuela erabiltzen bertara iristeko. Normalean Angiozarretik edota Arrasatetik bueltan iritsi izan naiz baina oraingoan, arrazoi jakinik…
Hauteskunde kanpaina azken txanpara iristearekin batera, alderdi ezberdinak urduri samar somatzen ditut. Arerioen alderik petralenak azaldu nahian ikusten ditut alderdiak; antza denez, bakoitzak eskaintzen duena ona ez bada ere, arerioena ei da okerragoa eta beraz….bozka nazazu eta akabo zalantzak. Besteei…
Hilabete hau hasi genuenean hizki gorriz idatzi nuen gaurko eguneko hitzordutako bat. Izan ere, maiatzean izaten dut kardiologoarena joateko eguna. Lo ondo egin badut ere, egonezin nabarmen bat nabaritu dut; gorputzaldi arraro batek baldintzatu du goiz guztiko jarduna. Malenek txangora…