BILBOKO UHOLDETIK ATEZ ATEKORA

            Atzo, igandea, larunbatean Bilboko kaleetan gertatutakoa irakurtzeko esperantzaz hartu nuen eskuetan egunkari jakin bat. Ortuzar jaunari laupabost orrialde eskaini zizkion Noticias de Gipuzkoa egunkariak eta orrialde bat baino ez Bilboko uholdeari. Ulergaitza egiten zait benetan; Ortuzar alberdi bateko lehendakari izendatu dute, hori besterik ez. Ez dute esatebaterako  EAEko lehendakari izendatu. Baina tira…..bestetik, harridurak indarra ere galtzen du Erkoreka jaunak esandakoa gogoratzen dudanean. <>. Denak? ez dut uste; lanabesetako bat Bilbon izan dute esku eskura….Herrira ekimenaren bitartez gizarteak ez du presoen kaleratzea eskatzen, ez du amnistiarik eskatzen. Haien eskubideak errespetatzea eskatzen du soilik; legea betetzea eskatzen da. Parot eta antzerako legeak, aplikatzea edota berriak sortzea errazagoa dela aise erakutsi dute Madriletik. EAJtak beste nonbaitera begiratzea erabaki badu ere, ELA edota Alberdi Jeltzaleko hainbat pertsona izan zen Bilbon, indar metaketa beharrezkoa da.


            Eta aukera bat eskatu aldera, pertsona ugari bildu zen ostiral arratsean Oñatin. Atez Atekoari aukera bat emateko eskatzen da beste batzuk herriko balkoi eta leiho ugaritan basura poltsa urdinak jartzen dituzten heinean. Demagun Udala kudeatzen dutenak beste batzuk direla. 5. edukiontzian ikusten dutela irtenbidea. Goazen bada, geure balkoi eta leihoetan edukiontzi laranjak jartzera, apain dezagun herria butano kolorez….zer egingo luke Udalak? Orain arteko urte guztietan egin duena…..berea., 5. edukiontziaren irtebidea lehenetsiko luke  alegia. Aurrekoan Ugarkalderaino heldu nintzen nire entrenamenduan; poltsa ugari ikusi nituen zintzilik…jar dezagun bada errauskailua Larrañako landaren batean; nahiko lukete bizilagunek???

            Gai konplexuak dira. Gizarteak iritzi ezberdinak behar ditu. Denak norabide berdinean pentsatu edo jokatuz gero, arazo larriagoak izango genituzke. Aitzitik, presoen eskubideak aldarrikatzea ez da norbere interesen alde egitea. Eta Atez Atekoari aukera bat eskaintzea ez da errauskailuaren proiektu erraldoiari karpetazo ematea; denbora eta astia beti izango dugu tximini gehiago jartzeko. Proba dezagun bada, ikus dezagun bada…haserrerik gabe.

            Elgoibarren lokatza izan zuten. Atez Ateko eta edukiontzietatik ihesik edo, egundoko erritmoa eraman zuten antxintxikalariek Mugerzaren oroimenezko cross arrakastatsuan. Komonek hirugarren aldiz txapela janztea helburu bazuen ere, gazte lotsagabe batek lapurtu zion ametsa. Ni berriz, ametsgaiztotik iratzarri ezinik nabil crossekin. Atletismoak gauza asko eman dizkit eta crossek maiteminduta  utzi ninduten betirako.

            Gaur astelehena, saskibaloiari dagokionez, Kopako zozketa izango dute Gasteizen. Bonboan bi talde euskaldun eta hirugarrena pasa den larunbateko partiduaz, oraindik ere, gozatzen.  Santosi garaipenak esnatzeko akuilurik pozgarriena irudituko zitzaion agian; gaur irakurri baitut begiak ireki nahian dabilela. Ea bada….

            Elur usaia ere heldu da geurera. Urbiako landetan izara edo maindirerik zurienak ikusi dituzte. Halere, bertaraino heltzeko denbora faltan ibili garenok Antixeneko Gaztetxean izan dugu hitzordua. Irrien Lagunak ikuskizuna aurrera eramateko lan polita egin dute Oñatiko gazteek; hurrengo barten ere, gaztainak erosi beharko ditugu plazan…..jeje.

            Eta horrela agurtuko naiz gaur. Ez dut Errealari buruz hitz egiteko gogorik. Horren gizarte klasistan futbola ulertzea gero eta gaitzagoa egiten zait. Mintxetara so egin eta tristuraren bisita saihesteko edo, Errugby lokaztuari begiratu beharko diot zeharka. Ordizia edo Hernani; azken hau, atzo bederen, marroi kolorez zikindua. Atez Atekoaren eragina ote?  Ondo izan.

           

           

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude