ASTEBURUARI BEGIRA; URRIAK 20/21
EURIAK BUSTI GAITU…
Arabako hiriburuko Jaurlaritza berriak gehiengo abertzale bat izango du. Berri pozgarria, benetan. Hala ere, orain gobernua osatzeko ahaleginak etorriko dira; jeltzaleek EHBildutalde independentista eta PSOE talde konstituzionalista izango dituzte akordiotarako, ea zer gertatzen den. Bart, emaitzak jakin bezain laster, Urkullukesan dituen berbak ez zaizkit asko gustatu; ez nuen diskurtso soberanistarik espero baina keinuren bat edo beste bai bederen. Hezkuntza kudeatzeko ardura sozialisten esku gera daitekeela pentsatzen hasia naiz…
Hauteskundeen biharamunean politikariak gustura izaten dira beti; era batera edo bestera irakurketa positiboa bilatzen baitiote gertatutakoari. Horren gustura ez direnak izango San Fermin ikastolako guraso, irakasle eta ikasleak izango dira. Euria izan da asteburu osoan zehar; horrela,  Nafarroa Oinez 2012rakoaurreikusitako helburuak lortzeko ahaleginak erdibidean gelditu dira. Ea datorren urteko ekitaldian Tuterako ikastolak zorte hobea duen. 
Euskaltel- Euskaditaldean ere, euriak izango du eraginik; batik bat, itokinei dagokienez, behintzat. Puntuak batzeko bide horretan, atzerritar talde potolo bat fitxatuko duela iragarri du lotsagabe. Bigarren mailako txirrindulari hauek, azkarrak dira nonbait eta nahiz eta lasterketarik irabazi ez, sprintetan puntuak lortzeko ekarriko dira. Ikus dezagun filosofia aldaketa honek, euskal txirrindularitzari luzarora egingo dion mesedea nolakoa izango den.
Anoetako partida bukatu baino 5 minutu lehenago oheratzea erabaki nuen. Gaur goizean, bi uste nituen: berdinketa ala azken minutuko amesgaiztoren batekin bukatuko zela partida. Teletextoa jarri eta kaka; Tigreak eraman ditu hiru puntuak Madrilera. Oraingo honetan ere, nonbait, donostiarrek jokatu dute hobeto…… baina gaur astelehena da. Osasunan ere, ez daude gauzak goxo antzean; aitzitik, Puñal bezalako gizonek merezi dute bizitakoa, zorionak.
Behobiaren atarian izaten den 15kmtako lasterketa jokatu zen atzo Gipuzkoakohiriburuan. Euria protagonistetako bat izan bazen ere, Revueltak eginiko lasterketa txapela kentzeko modukoa. Ruben Lanz legazpiarrak hirugarren postuan zeharkatu zuen helmuga eta Varela oñatiarrak berriz, 7. lekuan; bi hauek ere, lasterketa ederra egin zuten. Halere, aipagarriena atzetik etorri zen korrikalari multzo handi horren lana da; Behobiarako bidean puntuan jartzeko ahalegina, dotorea.
Ostiraletik iganderaino alabaren zazpigarren urtebetetzea ospatzen ibili naiz. Ostiralean 30 neskatilentzako merienda potente bat gertatu genuen eta larunbatean berriz, familia bazkaria. Urik edaten ez dakigunentzat, batzutan, komeriak. Atzo berriz, Gasteizenizan nintzen; lagun zahar bat Venezuelara doa 3 hilabetez, Chaves ezagutzera, agian.
Aste honetan Estatutuaren eguna ospatze aldera, jai dugu ostegunean; azkena ote? Igandean Burgosaldera noa Liga Norteko azken froga jokatzera, balizak bilatzera. Behobia iparorratzaren beste aldeak markatzen didan honetan, kasualidadetan mozkortu gabe, ea balizaren batek euskadunon etorkizuna argitzen didan. Ondo izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude