Eraso berri bat?!?

Ai maitiok!!! Ze beharrezkoak ditugun euskarazko hedabideak, e? Izugarri maite eta gogoko ditut! Eta hala ere, zelako buruko minak ematen dizkiguten batzuetan. Niri neuri ere, sarritan, begiak odoletan jartzen zaizkit euskal kazetari batzuen idazkera ikusita!!! Gaurko bideoan ez dago galderarik, neure kezka pertsonala azaldu nahi dizuet. Ea zer deritozuen, ederrok!

Euskaldunberriarekin erdaraz?

Kaixo ederrok! Urretxuko Mirenek sekulako buruko minak izaten ditu, bere bikotekidea euskaltegian hasi denetik beti euskaraz egin nahi duelako. Lagunari asko kostatzen zaio euskaraz egitea eta ulertzea, eta Mirenek, nekearen nekez, gazteleraz bukatzen du beti. Horrek haserrea pizten dio Mireni, bere buruarekin, eta lagunari berarekin. Nola jokatu halakoetan? Lasai, hementxe dago Marimaistra, zuen zalantzak argitzeko!