Berria.info atari berria ez da batere txukuna

Guztiz eraberrituta ageri da gaur Berria egunkaria
. Paperezkoa bezalaxe Berria.info ateri digitala ere guztiz berritu dute. Atari berriaren diseinua ez da batere txukuna. Azalean informazio gehiegi ematen dute. Azken berriak, papereko berriak, blogak, eztabaidak, sailetako titularrak, Hitzetako titularrak, RSS jarioak, papereko azala, eguraldia, komikia… dena azalean sartu dute. Eta noski, ez da batere txukun gelditu. Irakurtzeko ere zaila da. Atal bateko albiste jakin bat aurkitzeko beste ataletakoak tragatu behar dituzu eta beste zenbait gauza gehiago. Edukiak ez daude ondo sailkatuta

Demagun, kiroletako zazpigarren albistea irakurri nahi dudala. Tragatu beharra daukat goiko beste albiste amaigabeak? Ez, goialdean sailkako botoiak badaude, zertara azalean dena jarri?

Atariak webgune irisgarriaren pautak partzialki betetzen ditu, baina badaude berriz aztertu eta zuzendu beharreko zenbait gauza.

Ez ditu estandarrak betetzen

Ez ditu W3C
erakundearen estandarrak betetzen. HTML
kodeak errore bakarra ematen du, baina oso larria, DOCTYPE deklarazioa ez duela esaten du Berria.info-ren URLa WC3ren kodea balioztatzeko zerbitzuan
sartu ezkero. Arraroa iruditu zait, webguenak egiteko software gehienek eta edukiak kudeatzeko sistemek
(CMS) DOCTYPE deklarazioa jartzen dutelako. Itur kodea begiratu eta konturatu naiz lehenengo lerroan agertzen dela DOCTYPE deklarazioa, baina aurretik XML bertsioren kodeketa agertzen dela. Kodea kopiatu, pare bat lerro aldatu eta berriz sartu dut kodea balidatzek. Oraingoa bai aurrera pasatzen utzi dit. Emaitza: 66 errore. CSSak ere erroreak ematen ditu. Zehatz izateko 15 errore ematen ditu Berriaren CSSak
. Lehengoa betetzen ez bada, zer esanik ez webguneetan irisgarritasuna bultzatzeko W3Cren ekimenari buruz.

Goizean Sustatun RSS jariorik ez dutela ematen irakurri dut. HARPIDETU dioen botoi bat dago, baina goizean ez zen klikagarri, eta ez genekien egunkariaren paperezko harpidetza ala feed harpidetza adierazi nahi zuen. Azkenean agertu da RSS jarioak zioen lotura bat. 6 harpidetza ezberdin ematen dituzte. Nire bloglines kontura igo nahi izan ditut, baina bloglines-ek ezetz. RSS jarioa ez duela aurkitu eta zihurtatzeko webguneak jarioak ematen dituen esan dit. Orduan beste saiakera bat egin dut. berria.info/rss.php URLa berria.info bakarrik jarri eta bloglines-era igota 6 jario beharrean 17 agertu zaizkit (errepikatuta daudenak kontuan hartu gabe).

RSS jarioa

Blog komunitate elitista

Kexa:
kexa
hedabideak

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

4 thoughts on “Berria.info atari berria ez da batere txukuna

  1. Atariko orrialde hori erotzeko modukoa da. Bereziki arritzen nau edukien jerarkia ezak. Ez al da inor konturatu azpiko aldean dagoena ez dagoela nondik harrapatzerik?

    Eta blogarien kontua… ze nahi dezu esatea, betiko leloa herri santu hontan… Betikoak betikoa esaten irakurtzeko ez dut joko beraien blogetara.

    Ea beta bat den eta akatsak konpontzen dituzten. Berriaren hobebeharrez.

  2. Ba ez zait deserosoa pentsatu. Sartu gabe RSS jarioen beharrean (hau ez da eztabaidagai dagoeneko), sartu barik CSSaren erroreetan eta abarreko alde teknikoetan… Portadara gauza asko ekartzea gustuko dut. Ondo iruditzen zait eta joera bat ere badirudi… Blogena zer esan… nik baditut pare bat harpidetza eginda nire bloglinesean eta zelako onak diren!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude