Zertan gabiltza pentsatzen diseinugileok logoak egiterakoan? BoingBoingen izan dut honen berri. Duela gutxi Goiok idatzitako Zakil design etorri zait burura eta berriz ere irakurri dut bere sarrera. Burura etorri zait ere Iñaki lankideak askotan erabiltzen duen lagun txinoaren adibidea. Bere esanetan, diseinu egoki eta ulerterraza izateko bere langun txinoak ere ulertzeko modukoa izan behar du. Bueno ba kasu honetan lagun txinoa gu gara. Eta ez dut esaten enpresa Txinan kokatuta dagoelako, ikuslearen paperean sartzen naizelako baizik. Logo hau ikusita zer demontre saltzen dutela uste duzue? Nik behintzat Sex Shop baten logoa dela esango nuke. Ni ez nintzake aspirinak erostera sartuko, kondoiak agian bai. Kontua da Txinako farmazia bat dela.
Beste logo desegoki bat!