Nire lehen argazki kamera, Canon PRIMA Junior

 

Canon PRIMA Junior

Canon PRIMA Junior

Irudian ikusten duzuena nire lehen argazki kamera da. 35 mm-tako Canon PRIMA Junior. Argazkiak errebelatu eta inprimatu egiten ziren. Gogoratzen? Zelako oroitzapenak.

Etxeko armairuetan garbiketa egiten aurkitu dut. Oker ez banago osaba-izebek erregalatu zidaten. Kamera honekin hainbat buru moztu nituen familiako ekitaldietan, klaseko ikasbidaietan talde argazkiak atera, familia erretratatu… etxean ditugun argazkien erdia kamera honekin atera ziren. Urteak pasa eta gurasoen Yashica MG-1 kameraren jabe egin nintzen.

Urteetan argazkilaritza alde batera utzi ondoren berriz bueltatu nintzen gurasoek Lanzarotetik Canon PowerShot S200 digitala ekarri zidaten arte. 2 megapixeletako konpaktatik reflex digitalera salto egin nuen eta Olympus E-330 erosi nuen. Urte batera Canon 40D batengatik aldatu nuen.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude