Pasa den astean Irratia.com irrati
digitaleko 110. saioa Kazetaritza: teknologia, erabiltzaileak | OOXML standarra adi-adi entzuten egon nintzen. Fonera bat
eskuratuko nuen jakiteko. Saio interesgarria izan zen, beti bezala,
baina saioaren amaiera aldian OOXML formatuaren gaineko eztabaida izan zen eta tartean ISOak aipatu zituzten. Jabik bota zuen galdera: Guk Mendebaldeko
Sahara jarri dugu. Zer jartzen duzue zuek horrelakorik eskatzen
zaizuenean? Ikerketa tonto bat egin beharko genuke…
Ikerketa txiki bat egiten egon naiz. Geurean oso hedatuta dauden bi komunitateetan egin dut ikertzen, Fotolog
eta Myspace guneetan.
Gertuko lagunak non erroldatuta dauden begira egon naiz. Nire Myspace guneko 18 lagunak non
dauden erroldatuta eta hauen lehenengo 10 kontaktuak non erroldatuta
dauden begiratu dut.
Fotologean ez dut izenik eman, baina RSS
bidez jarraitzen ditudan 10 kontuetan begira egon naiz. Eta 10
lagun hauen lagunak non erroldatuta dauden ere begiratu dut.
Ondorioak
Gune askotan Euskal Herria ez denez aukeren artean agertzen
erabiltzaile askok España aukeratzen dute eta herria jartzeko tokian
erreibindikazioak egiteko erabiltzen dute.
Beste batzuk Españatik kanpo erroldatzen diren. Arrazoia zein den
esatea zaila da. Bere burua ez dutelako español ikuste, beste herrialde
batzuekiko atxikimendua adierazteko edo pribatutasuna gorde nahian bere
herriko jendeak ez aurkitzeko beste herrialde batean erroldatzen denik
ere badago.
Eta azkenik, barre eragiten dituzten gune geografikoak aukeratzen
dituzte. Herrialdea edo herria bera bakarrik ez du barregurarik
eragiten kasu gehienetan, baian aurretik zerbait gehitzen badiozu
artikuluaren bukaeran agertzen direnen modukoak aurkituko dituzu.
Erreibindikatiboak
- BASQUE COUNTRY is not, España (13 erabiltzailek aukeratu dute)
- Arrasate-Mondra is not, España (4 erabiltzailek aukeratu dute)
- Euskal Herria ez da, España (3 erabiltzailek aukeratu dute)
Neutralak
Fotolog.com guneak bi aukera berezi eskaintzen ditu. Neutral Zone eta Europa Island asmatu dute. Euskaldun askok erabiltzen duten aukera da.
- ARRASATE!, Neutral Zone (4 erabiltzailek aukeratu dute)
- ARRASATE, EUSKAL HERRIA Europa Island (4 erabiltzailek aukeratu dute)
Beste herrialde batzuekiko atxikimendua
- ARRASATE EZ DA ESPAÑA, Irlanda
- Guantánamo, Cuba
- Sahara
Bereziak
- EUSKAL HERRIA / BASQUE COUNTRY near, España
- Euskal Herria Antigua y Barbuda
- ¡AVE MARIA PURISIMA!, Estado de la Ciudad del Vaticano (Santa Sede)
- Euskadi is not Spain, Cigarrola is not Arrasate, Islas Marshall
- Que te, Kayes, Mali II
- Edonon, Wallis and Futuna
- Eirelogan, Saint Peter Basseterre, Saint Kitts and Nevis
- se dice ortigas, no, Artigas, Uruguay
- Sin city, Neutral Zone
- Ke viene el, Cocos (Keeling) Islands
- Sandwich de queso y…, York, United Kingdom
- fine land, fine beer, Kilkenny, Ireland
- mordor, Pais Vasco, Spain
- eztakit nun dauen, Guam
Oharra:
Hemen plazaratutako datuak ez dute balio zientifikorik. Estatistikoki
ez dira zuzenak. Lagina ez da errepresentatiboa. Kontuan izan!
Oso
interesgarria iruditu zaitblog sarrera hau, askotan begiratu izan dut
datu hau euskal herritarren web
orrietan sartzen nahizenean, kuriosoa iruditzen zait. Datu pertsonalak
era
pribatuan gordetzeko tresna ere bada gu klasifikatzeko duten zailtasun
hau,
adibidez nire herriko fotolog-ak ikustea nahi nuenean (txutxu-mutxuan
ibiltzeko) arazo hau eduki nuen, inork ez zuen izen
“ofiziala”.
Bestalde nire web orri sozialak
begiratu berri ditut eta nik leku batzuetan España daukat
jarrita, beste
batzuetan Euskal Herria eta beste batzutan tontokeriak; Islas Marianas
del
Norte, Islas Marshall, Islas Caiman…
Agian alternatiba hau da:
http://www.ojointernet.com/noticias/a-un-nuevo-pais-virtual/
Euskal herri birtual bat
sortzea,
agian honek mundu fisikoan beharrezkoa dugun autodeterminazio eskubidea
lortzen
lagunduko degu, ez dakit, baina gutxienez guk nahi dugun lekuan bizi
garela
esateko aukera egongo da web sozialetan.
ba hasieran zerbait segi nauen ‘un país llamado a’ hori, ze interesgarria iruditu zitzaidan… baina uste dot bastante geldi dazela asken aldi hontan… gutxienez isilik.
ezaugutzen al dozue antzerako proiektuak? interesgarria dala uste dot.
Nire ustez, ikusi dudan erroldarik onenak Fotologetan hauek dira:
Bonito, Jersey
Nora zoaz kon esa, Anguilla