ikasi.eu: euskal ikasleen arteko blog lehiaketa

Euskal ikasleen arteko blog lehiaketara martxan jarri dute. Lehiaketaren web gunean “gazteen artean teknologia berrien erabilera euskaraz sustatzea” eta “euskal gazteek web 2.0 aroan erabilerara ohitu daitezen” dela diote. Guzti hau era arduratsuan eta euskaraz izatea da antolatzaileen
helburua.

Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du. Alianzo enpresak sortutako lehiaketa da Ikasi.eu.

Nola parte hartu

Parte hartu nahi duen ikastetxeak ikasi.eu web gunean izena eman behar du eta arduradun bat izendatu beharko du. Antolakuntzak blog plataforma bat emango dio sarrerak egiteko.

Izen ematea

Izen emateko epea zabalik dago. Baina kontuan hartu lehiaketan epaituko diren edukiak urtarrilaren 14a eta martxoaren 18a bitartean egindakoak izango direla.

Epaimahaia

Hezkuntza, pedagogia eta publizitatean lanean diharduten pertsonak osatuko dute ikasi.eu lehiaketako epaimahaia.

Sariak

  • Ikastetxe irabazlearentzat, proiekziorako kanoia.
  • Arduradunarentzat PDA agenda elektronikoa.
  • Ikasleentzat Kutxaespaziorako bidaia irabaziko dute.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

3 thoughts on “ikasi.eu: euskal ikasleen arteko blog lehiaketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude