Atzo eman ziren jakitera Sareko Argia saria 2008. Interneteko Sareko Argia saria, Euskarazko Wikipediarentzat izan da. Wikipediaren izenean, administratzaile maila duten bi lagunek (Unai Fernández de Betoño
eta Mikel Iturbe) eta burokrata maila duen Julen Gomezek jaso dute saria.
Zorionak guztioi!
Nahiz eta saria administratzaileek jaso, saria euskarazko wikipedia egiten eta osatzen duten/dugun guztiendako da. Beherago epaimahaiaren azalpena irakur dezakezue. Ea sari honek balio duen bultzada bat emateko euskarazko wikipediari.
Epaimahiaren azalpena
Hau da epaimahiak saria emateko arrazoiak:
2008ko SAREKO ARGIA saria ematea erabaki dugunean proiektu honen zenbait birtute nabarmendu ditugu. Internet mailan munduan sortu den ekintzarik garrantzitsuenetako batean parte hartuz, euskara eta Euskal Herria sendotu ditu Interneten eta aldi berean munduan puntakoa den jarduera batekiko sinergiak eragin ditu euskaraz.
Ehunka herritar ari dira parte hartzen proiektuan; seguru gehiago ugarituko direla ondoko hilabeteetan. Horregatik, ez da harritzekoa erabiltzaileen kopurua ere asko handitu izana.
Burutzen ari den lan txalogarriagatik 2008ko SAREKO ARGIA SARIA Euskarazko Wikipedian ari direnentzako da.
Guztien izenean, hiru arduradun etorri zaizkigu saria jasotzera, Mikel Iturbe, Julen Gomez eta Unai Fernandez de Boroño.
Gainerako sarituak
Hauek izan dira gainerako sarituak:
Prentsa idatzia: Imanol Murua Uria
Publizitatea: “Euskarazko komunikabideak? Behar duzuna eta askoz gehiago” Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren kanpainak.
Telebista: Mihiluze (ETB1)
Irratia: Arratsaldekoa (Euskadi Irratia)
Merezimenduzkoa: Emilio Lopez Adan Beltza
Iturria: Argia