Astelehean Zientzia,
Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen inaugurazioan egon nintzen. Jimmy
Walesek egin behar zuen hitzaldia entzuteko joan nintzen. Ez dut kontu honekin
asko luzatu nahi, dagoeneko zenbait lekuetan egin
diote jarraipena eta Hezkuntza Telebista
Blogean Josik bideo
sorta ederra eskegi duelako.
“Berrikuntzaz hitz egitea garrantzitsua bada, berrikuntza egitea are inportanteagoa
dela” azpimarratu zuen Juan Jose Ibarretxek eta “hitzetatik ekintzetara pasatu
behar dugula” pare bat aldiz entzun nion. Zera pentsatu nuen, bada ordua hitzetatik
ekintzetara pasatzeko eta software librearen aldeko apustua egiteko.
Egun bat pasa eta joño, joño…
Orain badakit zein zen astelehenean Ibarretxek aipatu zuen mahaia. Microsoft
enpresa berritzailea, zabala, librea eta euskalduna Garaia Berrikuntza Gunean
zentroa jartzeko negoziazioetan dabil eta tartean daude MCC
taldea, Eusko
Jaurlaritza, Gipuzkoako
Diputazioa eta Gaia
(Euskadiko Telekomunikazio Klusterra)
Sarera
jo dut Zientzia,
Teknologia eta Berrikuntzarako 2010 Planaren bila eta Eneko
Astigarragaren sarrera
batekin egin dut topo eta Microsoft
enpresarekin bat datozen eta plan horretan agertzen diren sei lema aurkitu
ditut:
- Berrikuntza eta jakintzaren gizartea.
- Gizartean pentsamendu kritikoa eta librea
- bultzatzea.
- Etengabeko berrikuntza erakundeetan.
- Berrikuntza irekia bultzatzea berrikutza eremu guztietara zabalduta.
- Euskadi erreferentea izatea.
- Jakintzaren Gizartea Orokortzea
Haritz Rodriguezen Galaxian irakurri dut DVren informazio iturrien arabera haustura
digitalaren aurka lan
egitera datorrela Arrasatera. Bihar Gaur Gaur8n irakurri beharko ditut bere
gogoetak.
Eusko Jaurlaritzari galderak
Zerrenda luzeegia litzateke. Ona eta laburra bi bider ona! Beraz pare bat galdera bakarrik:
- Nola egokitzen da hau Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren 2010 planarekin?
- Zenbat kostatu zaigu akordio “berritzaile” hau?
Zorionak Micro$of
Bukatzeko nire zorionik beroenak Micro$ofti saldu berri duen paketearengatik (Lizentzia erregalua+Medioetan argazki galeriak)
Kaixo!
Tira, nik baino, “haustura digitalaren aurka lan egitea” erronka izango duela DVk esan zuen, paperezko edizioan. Antza denez, digitalean bertsio laburutuak dira.