Diseinuari buruz gutxitan idazten dut blogean. Errementariaren etxean, zotza burduntzi. Oraingoan koloreari eta eta copyrightari buruz idatziko dut. Sarreraren titularrean agertzen dena ez da txantxa bat.
Kolore bat erregistratu daiteke? Kolore baten izena erregistratu daiteke? Baietz ematen du. T-Mobile enpresak magenta kolorea erabiltzen du bere irudi korporatiboan eta bere webgunean azaltzen duenez erregistratuta dauka. Ikus beheko irudia.
Diseinugileak eta arte ederretakoak, ez kezkatu, marka erregistratua enpresaren jarduerari bakarrik dagokio. Koadro bat margotzen hari bazara magenta kolore potea erabil dezakezu, baina telefoniarekin zerikusi duen zerbait margotzen baduzu T-Mobile enpresaren abokatuek zure atea jo dezakete.
Bolo-bolo dabil azkenaldixen T-Mobile komunikabidietan, baiñe ez magenta kontuengaittik. Izen be, ez dou barriro ikusiko errepidien kolore hori daroien ziklista profesionalik: hamen.