Bilbotik New Yorkera Googleren arabera

Bilbon Santutxun bizi den lagun batek eman dit abixua.

Si es que los de Bilbao son como son y en Google lo saben.

Erdialdean bizi den Bilbotar batentzako dago pentsatua. 6.937 kilometro dira eta Googleren datuen arabera gutxi gorabehera 29 eguneko bidaia da. Frantzia osoa zeharkatu behar da eta ondoren “Ozeano Atlantikoaren zehar 5.572 km igeri egin”. Frantziako bidesaridun errepide guztiak markatuta daude, baina Ozeano Atlantikoan egon daitezkeen marrazoen arrastorik ez!


Bilbotik New Yorkera Googleren arabera


How to: Nola joan Bilbotik New Yorkera

  1. Zabaldu zure gustuko nabigatzailea eta http://maps.google.es helbidera joan.
  2. “Norabideak” lotura sakatu (bilaketa barraren azpian kokatuta dago)
  3. Abiapuntuko helbidea = Bilbao;     Helmugako helbidea  = New York
  4. “Nola joan” botoia sakatu.
  5. Irakurri 25. pausoa.

Goian jarri ditudan pausoak jarraitu ezkero mapa eta ibilbidea ikus
dezakezue. Nagiak bazarete hurrengo loturan klikatu: Bilbotik New
Yorkera Googleren arabera
.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

One thought on “Bilbotik New Yorkera Googleren arabera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude