Wikifarra %100irekia, Otsailaren 23an Arrasaten

Gaur goizean RSS iturriak irakurtzen datorren astean Arrasaten Wikifarra izeneko topaketa antolatu dela jakin dut. Farra teknologiko bat, baina orain arte egon diren topaketa, blog & beers eta antzekoekin alderatuta ezberbida izango den topaketa. Blogak eta ordenagailuak etxean uzteko gomendatzen dute, ez bait da wi-fi sarerik egongo eta. Web 2.0 tresnak boladan dauden garaian  Euskal Herriko sare sozialik zabalena erabiliko da, taberna.

Zer da Wikifarra?

Wikifarra %100 irekia dagoen topaketa bat da. Internet eta teknologiaren inguruan dabiltzan pertsonak bildu eta ondo pasatzeko egun bat bezala dago pentsatua. Ez dugu ordenagailurik eramango, ez da wifia egongo eta Euskal Herriko sare sozialik zabalena erabiliko dugu, taberna.

%100 irekia dago, zehaztuta dagoen gauza bakarra herria eta eguna dira Arrasate Otsailak 23. Non afaldu, zein tabernetara joan, hitz egiteko gaiak etab. erabat irekiak daude. Orain arte egon diren topaketa, blog & beers eta horrelakoetara joan ez direnak orain dute aukera internet euskaldunean ibiltzen garenokin hitz egin eta gau dibertigarri bat pasatzeko.

Parte hartzeko sartu wikifarra wikian eta “Editatu” botoia sakatu orrialdea editatu.

Textua: TeketenAitortu-EzKomertziala 2.5 Espainia

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude