Ez, ez nabil sarrera Bartzelonako 3GSM World Congress 2007tik idazten hari. Gaur eguerdian heldu zait telefono mugikor berria. Nokia N73 bat. Hiru lerro hauek mugikorretik idatzi ditut. Gero bihar eguneratuko dut.
Nola lortu dudan
Lagun batek e-postaz abisua eman zidan, Vodafonetik Yoigora kontratua eraman ezkero, leheneno operadoreak ez joatearren N73 eskaintzen zuela zioen. Bidalitako lotura irakurri eta nik ere egitea erabaki nuen. 59 eurotan eskuratu dut telefonoa. Azken belaunaldiko telefono bat salneurri hain baxuan lortzea trikimailurenbat izango zuen. Urte eta erdiko kontratua sinatzea Vodafonerekin eta nituen puntu guztiak galtzea. Puntuak galtzea ez zitzaidan axola. Beste urte eta erdi Vodafonerekin jarraitzera prest nengoen koadrilako lagun gehienek Vodafone darabilte eta deiak merke egiten ditugu.
Alde onak eta txarrak
Onak
- Diseinua
- Argazki kamera (3 megapixel) eta Flickr kontura igotzeko gaitasuna.
Txarrak
- Ez du agendako kontaktuak kotxeko esku librearekin sinkronizatzen.
- iSynk programak ez du agenda eta kontaktuak sinkronizatzen.
Telefonoko kontaktoak kotxeko eskulibrearekin sinkronizatzeko, deskonektatu ezazu telefonoa eskulibretik eta bidali kontaktoak eskulibrera bluetooth bitartez…