Eskerrik asko wi-fi sarea zabalik duen bizilagun ezezagun horri

Duela pare bat hilabete edo ikastaro batetik bueltan ordenagailu eramangarriak wi-fi sare ireki bat antzeman zuen etxean bertan. Zelako poztasuna!  

Interneterako konexioa ganbaran daukat jarrita, han baitut ordenagailuak. Hilabete bat egin nuen bizilagun ezezagun horren konexioa erabiltzen. Eskerrik asko!
 
Ez nion banda-zabalera asko kendu nahi eta posta deskargatzeko eta Interneten nabigatzeko bakarrik erabiltzen nuen. Egun baten baina, pasahitza eskatu zidan konektatzeko.

Gaur berriz ere saiatu naiz eta bi sare aurkitu ditut.  Lehengo sareaz aparte enkriptatutako beste bat. Lehen zabalik zegoena berriz ere zabalik aurkitu dut eta orain lehen baino seinale hobeagoarekin.
 
Ni ere wi-fi sarea jartzekotan naiz. Inguruan beste bi sare daudenez zergatik ez hiruron artean banda-zabalagoa kontratatu eta gastuak hiruron artean banatu? Etxeazpia kale inguruan bizi direnei zuzendutako mezua da. Zer deritzozue?
 

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude