Mugikor berri bat eman didate erosi nuenarekin arazoak izan ditudalako

Pasa den urtean Gabonetan Olentzerok  Nokia 6230i mugikorra oparitu zidan. Arazoak izan ditut mugikorrarekin. Bermean zegoenez konpontzera eraman nuen, bi aldiz.

Goialdeko ezkerreko tekla ez zebilenez konpontzera eraman nuen. Bermean zegoela zihurtatu ondoren ohiko galderak entzun nituen: Lurrera jausi zaizu? busti egin duzu? Nik ezetz. Zer esango nien ba lagunek arroparekin igerilekura bota nindutela mugikorra poltsikoan nuela?

Duela pare bat astean Bluethooth teknologia ez zebilela konturatu nintzen ez zelako autoko esku libreekin konektatzen. Saiatu nintzen behin eta berriz. Mugikorrak esku libreko gailua ikusten zuen eta alderantziz ere, baina ez ziren parekatzen. Mugikorra ikusgai zegoela ziurtatu eta berriz ere konpontzera eraman nuen. Sony Ericsson Z520i mugikorra utzi zidaten konpondu bitartean.

Eguaztenean mugikorra konponduta zegoela eta nahi nuenean bila pasatzeko mezua jaso nuen. Saltokira sartu nintzen eta mezu pozgarri bat eman zidaten. Konpondu beharrean mugikor berria eman didate. Badakizue mugikorra bermean baduzue eta konpontzera eramaten baduzue ez esan jausi edo uretan sartu duzuela. 

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

2 thoughts on “Mugikor berri bat eman didate erosi nuenarekin arazoak izan ditudalako

  1. Ia berriarekin arazoak ez dituzun.

    Zer esango nien ba lagunek arroparekin igerilekura bota nindutela mugikorra poltsikoan nuela?

    Ba niri behin hori gertatu zitzaidan….

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude