Estatu Batuetako
lege batek atzerritarren ordenagailu eramangarriak
konfiskatu eta epe mugagabean atxikitzea baimentzen die aduana
funtzionarioei.
Harrigarriena da “askatasuranen lurraldean” legeak baimentzen diela funtsezko susmo gabe egin dezaketela.
Legeak kezka sortu du atzerriko exekutiboen artean. Estatu Batuetara
zuzendaritzako buruak bidaltzen dituzten enpresek beldur dira
ordenagailu eramangarrietan gordetako isilpeko informazioa ez ote den
konpetentziaren eskuetan jausiko.
Ziurrenik hemendik aurrera ordenagailuak alokatzen dituzten enpresak perretxikoen modura egingo dute gora Estatu Batuetan. Badakizue Estatu Batuetara bidaiatzekotan bazabiltzate ordenagailu eramangarria etxean utzi.
Iturria: International Herald Tribune – Laptops give up their secrets to U.S. customs agents