5 galdera-erantzun P2P bidez abestiak trukatzea buruz

Aste honetan epaile batek P2P bidez abestiak trukatzea irabazi-asmorik ez badago legezko dela esan du. Albiste hau aitzaki hartuta Goienkarian bost galdera labur erantzun ditut.

1. Epaile batek esan duenez, ez da delitua kantuak, diskoak, filmak… Internetetik jaistea. Orain arte, berriz, ustez kontrakoa izan da. Zela da hori?
Ez, hori ez da delitua. Hori sinestarazi nahi digute Espainiako Egile eta Editore Elkarte Nagusiak (SGAEk), Espainiako Kultura eta Justizia Ministerioak eta beste medio batzuek.  

2. Horrenbestez, kontu hau ez da kontu berria, ezta?
Ez, ez da kontu berria. Elkartrukea da teknologia berriek ahalbidetzen dituzten eboluzio kultural berrien oinarria. Antzina, adibidez, monjeek eskuz kopiatzen zituzten liburuak eta gero inprentaren bidez. Beraz, kultura hedatzeko modua horiek kopiatzea eta elkarbanatzea da, denon esku egoteko.

3. Hori hala bada, non geratzen dira produktu kulturalen egileen eskubideak (ekonomikoak, bereziki)?
Egile eskubideak aitzakia hartuta, kopiak egiteko euskarriek eta gailuek kanon jakina daramate, egile eskubideak bermatzeko. Eta orain nik galdetzen dut: bueltatuko dit SGAEk berari ordaindu diodan kanona, CDa nire udako argazkiak grabatzeko erabiltzen badut eta ni izanda argazkien egile eskubideak dituena?

4. Epailearen arabera, zilegizkoa da kopiatzea, aberasteko ez bada…
Bai. Guztiok dugu eskubidea eskuratzen ditugun ondasun kulturalen kopia egiteko; horri esaten zaio kopia pribatua egiteko eskubidea. Eta kopia hori elkarbanatzeko eskubidea ere badugu. Hori horrela izanda, komunikabideak, SGAE eta baita Estatuko gobernua ere hori kriminalizatzen saiatzen dabiltza.  

5. Kultura, beraz, elkarbanatzean oinarritu izan da beti ?
Egileen eskubideak ezin dira ipini eskubide sozialen gainetik. Oinarrizko eskubidea da.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude