Software libreari buruz berbetean GOITBn

Martxoa aldera edo software libreari buruz berbetan izan nintzen GOITBko saio batean. WWW izeneko mikrosaioan (3-4 minutu). Internet eta teknologia berriak jorratzen dira.

Maider Arregi lankideak engantxatu ninduen. Internet eta teknologia berriei buruzko mikrosaio bat prestatu behar zuela esan eta laguntza eskatu zidan gai posibleak bilatzeko. Software librearen gaia atera zen eta elkarrizketa labur modura egiteko gonbitea egin zidan. Baiezkoa eman nion.

Bergarako KZ Gunean grabatu genuen saioa. Ah zer nolako paradoxa! Atzean software jabeduna duten ordenagailuak! Grabatu genuen garaian bai behintzat. Orain bi ordenagailu daude Linux sistema eragilea erabiltzen dutenak eta ikastaroetan aldaketa bat somatzen da: Gimp Irudi digitalen tratamendua (I eta II)

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

One thought on “Software libreari buruz berbetean GOITBn

  1. Egia esan Goitbn informatikari buruz egiten diren saioak ez zaizkit gehiegi gustatzen. Ikusi ditudanekin ez naiz gustora geratu. Behin Linuxi buruz hitz egin zuten, eta pantailan uneoro Mac OS X zerabilen ordenagailu bat ikusten zen, Interneten nabigatuz Linuxi buruzko webgune batean…
    Baina tira, ea pixkanaka gauzak hobetzen doazen.

    Gustatu zait elkarrizketa, ea zerbaiterako balio izaten duen!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude