Eskozia etiketatzen Tagzaniarekin

tagzaniapaste
eskozia tagged map – Tagzania

Orain dela gutxi Tagzaniak irudiak eta loturak gehitzeko aukera ematen duenez nire Flickr kontura Eskoziako hainbat argazki igo ditut Tagzaniako etiketak aberasteko. The English-language Wikipedia erabili dut loturetarako informazio ugari ematen duelako. Argazkiak ere geotageatuta daude.

Tagzaniaren berri izan nuenean udako oporretatik bueltan Eskozia osoa etiketatuko nuela esan nuen. Autoa alokatu eta errepide-mapa bat erosi genuen Eskozian zehar bidaia egiteko. Koadrilako lagun batek paperezko mapan egon ginen lekuak markatu zituen. Orain, Tagzania erabilita zuen eskura jarri ditut. Eskoziara bidaiatzeko asmoa baduzu informazio paregabea eskaintzen dizut. Irudiak eta loturak

Egon ginen hainbat leku etiketatuta ditut, baina oraindik egiteko lan mordoa dut. Egon ginen hiri (Edinburgo eta Glasgow) eta herriak (Oban, Kyleakin, Inverness eta Ullapool), gazteluak (Dunrobin, Eilean Donan eta Urquhart) eta Edinburgoko taberna batzuk(Whistle Binkies, The Last Drop, The Bongo Club eta Black Bull).

Hiriak, herriak, gazteluak, tabernak…

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude