San Juan, San Pedro eta harpidetzak

bloglines-Feeds_2006-06-28

San Juan jaiak izan ziren pasa den astean Arrasaten. Egun batzuk erlaxatzeko asmoarekin astelehenean Landetara joateko asmoa nuen beste bi lagunekin, baina eguraldi iragarpena ikusita azkenean Errioxara jo genuen. Gurasoek Haroko kanpinean duten bungalow-an hiru egun pasa ditugu. Han ere jaiak eta gu atseden bila. 🙁 Hauek dira ondorioak Thunderbird e-posta bezeroan 218 mezu berri eta bloglines jario-irakurlean 810. Kostako zait egunean jartzea. Tentazioa eman dit Mark All Read sakatu eta irakurritako gisa markatu, baina ez naiz tentaldian jausiko. Denak irakurriko ditut, bueno denak ez, titularrak bakarrik eta interesatzen zaidana irakurriko dut.
Sarrera_2006-06-28

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude