Danbaka.com, musikaren gaineko webgunearen aurkezpena

Gaur aurkeztu dute Bergarako Gaztetxean Danbaka.com webgunea. Musikaren gaineko webgune berria da Danbaka.com. Webgunea zertan datzan azaldu dute eta ekimenean esku hartuko duten musikarietako batzuk (Aby-kem, Enboskada, Little Little Much, Muted eta Flyshit) ere izan dira aurkezpenean. Aurkezpena
Goienako Telematika saileko Usoa Agirre eta Iker Barandiaran kazetariak egin dute webgunearen gaineko azalpena. Albo batera, azalpenak ematen zituzten bitartean, webgunea erakutsi dute pantaila baten. Eta euren atzealdean hainbat taldeetako musikariak txintxo-txintxo azalpenak entzuten.

Orain dela 2 urte sortu zen Danbaka Debagoieneko Musika Lehiaketa. Debagoienean musikarako afizio (egiteko eta entzuteko) handia dagoela uste dut. Hori izango zen ziurrenik Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatibak musika lehiaketa antolatzeko arrazoi nagusia. Musikarako joera ikusita musika taldeei bultzada emateko lehiaketa antolatu zen.

Danbaka musika lehiaketa

Danbaka.com webgunea lehiaketa baino urrunago doa. Hau da, Danbaka lehiaketaren gaineko informazioa eskaintzeaz gain gauza gehiago izango dira webgunearen baitan.

Lehiaketa baino urrunago

Bailaran dauden musika talde kopuru handia ikusita, eta horiek sortzen dituzten berri guztien informazioa emango dute.
Debagoieneko Musika Lehiaketaren gaineko informazio guztia eskuratu ahal izango da (aurreko edizioaren gaineko informazio guztia, lehiaketaren oinarriak, sailkatutakoen zerrenda, kronikak, eta abar luze bat).

Hainbat atal

Debagoieneko musika taldeen gaineko albisteak ere egongo dira irakurgai. Eta baita ere, kanpoko baina debagoiendarrei interesgarriak irudituko zaizkien bestelako musika albisteak.
Eibarko CodeSyntax enpresarekin elkarlenean egindako webgunea da. Software librearekin eginda dago. Bitakora erabiltzen du. Multiblogak sortzeko eta blog komunitateak kudeatzeko (euskaraz, librea, tag edo etiketetan oinarritua) Zope produktu bat da Bitakora.

Alde teknikoa

  • MP3ak: Biltegi batean kargatuta egongo dira eta player batekin blogean bertan entzun edo jaisteko aukera dago.
  • Argazkiak: Musikariek Flickr argazki biltegian kargatuko dituzte. Modan dagoen argazki biltegira igoko dituzte argazkiak eta mundu osoan ikusgai egongo dira.
  • Bideoak: Argazkiekin bezala bideoak Youtube bideo biltegira igoko dituzte. Blogarien artean youtube biltegia oso ezaguna da bideoak blogean txertatzeko aukera ematen duelako.
  • Web 2.0: Ekimenaren aurkezleen esanetan Web 2.0-aren aldeko apustua egin nahi da: edukien sindikazioa, CSS estiloak, estandarretan oinarrituta, etiketak…

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude