Kakatel bai esan?

Orain dela hilabete batzuk heldu zitzaizkidan Ubunturen 5.10 bertsioko CDak. Interneterako sarbidean konfiguratzeko pausora heldu naizenean DHCP ostalaria eskatu dit. Interneterako sarbidea Euskaltel enpresarekin kontratatuta daukat. Departamendu Teknikora egin dut dei sareko konexioa ezartzeko informazio eske. Erantzuna: No damos soporte tecnico a Linux. Nik ez diot GNU / Linux sistema eragilerako soportea eskatu. Jakin nahi nuen DHCP ostalaria zein den, gero nik ezarriko diot behar dituen datu guztiak. Ez da lehenengo aldia

Orain dela urtebete pasatxo Power Book-a erosi nuenean arazo berdina izan nuen Mac OS X sistema eragilean Interneterako konexioa ezartzeko. Erantzun berdina jaso nuen: No damos soporte tecnico a Mac. Azkenan moskeatu egin nintzen eta behar nituen datuak eskatu nizkion gero nik eskuz sartzeko.

Euskalteleko Soporte Teknikora deitzen duzunean makina batek hartzen du deia. Ongi etorri Euskaltelen matxuren sailera. Kontsulta euskaraz egin nahi baduzu sakatu bat. Hau da makinak esaten duena eta nik kontsulta euskaraz egin nahi nuenez bat tekla sakatu dut. Operadore batek hartu dit telefonoa eta Euskaltel gabon, le atiendede Ramon (balizko izena) izan da entzun dudana. Gabon izan da euskaraz entzun diodan hitz bakarra. Ez da Euskaltelera deitzen dudan lehengo aldia. Deitu dudan gehienetan, naiz eta euskaraz hitz egiteko eskakizuna egin makinari, operadorea erdalduna da.

Euskarazko soporte eza

Kexa:
kexa
teknologia

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

5 thoughts on “Kakatel bai esan?

  1. Euskaltelera deitzean 1a sakatu ondoren erdaraz erantzun zidan gizon batek. Nik ordea kontsulta euskaraz eskatu nuela eta euskaraz atenditzeko esan nion, eta berak euskaraz ez zakienez beste batekin pasako zidala. Kontsulta euskaraz egin nuen, eta dena primeran joan zen egia esan. Nik banekien modena izorratua zegoela eta bertakoari komentatu, prueba batzuk egin eta bera ere arazoaz konturatu zen. Urrungo egunean, larunbata, etorri zen gizon bat modena aldatzera. DHCP bidez konfiguratzeko ez duzu inongo daturik behar, berak konfiguratzen baitu horrela, instalazioaren hasieran. Ondo izan!!

  2. Nik ere arazo bera izan dut “No damos soporte tecnico a Linux.” Hori dela kausa gaur egun Timofonikari eskaini diot telefonoa eta adsla

  3. Zerbitzu kalitate ezaren azalpena erreza da.

    Euskaltelek zerbitzu hau “Outsourcing” enpresen esku uzten du, edo beste hitzetan prekarietate laborala kudeatzen dioten enpresak.

    2005ean “Bai esan” izeneko enpresari kontratua kendu eta “Resulta” enpresak hartu zuen kontratu hura. Emaitza: 250 lanpostu desagertazai zituzten, “Bai esan”eko langileak grebara joan ziren.

    Urtebete beranduago 2006ko ekainean “Resulta”ri kendu eta “Lanalden” enpresari eman diote. Emaitza: 133 langile langabezia ala enpresa berrian lan baldintza okerragoak onartzera behartuta.

    Praktikan urtez urte Euskaltelek langileen lan baldintzak okertzen ditu, baina Ardanzak zuzendutako operadorak ez ditu eskuak odolez zikintzen “outsourcing” enpresa hauek egiten bait diotelako lan zikina. Langileei obra bukaerarteko kontratuak eginez, Euskaltelekin duten kontratua bukatzen dutenean jendea kalera legea betez botatzea dute.

    Hau dena aurrez diseinatuta dago, jabe bereko hainbat outsourcing enpresa daude eta batetik bestera pasatzen dituzte kontratuak, eta okerrena diru publikoak lagunduta sortutako prekarietate poltsa bat dela.

    Begira zer dioen “Lanalden” enpresaren webguneak:
    Lanalden se funda en 1998, a partir de un ambicioso proyecto de un grupo de profesionales del sector de las telecomunicaciones en colaboración con el Gobierno Vasco, para promocionar el empleo en el ámbito rural.

    ONG bat direla ematen du ere, baina sasipublikoa den Euskalteli eta beste hainbati langileen eskubideak lege barruan urratzeko medioa eskeintzen dioten esklabu saltzaileak besterik ez dira.

    Lan baldintzak? soldata minimoak, egonkortasun eza, mahaitik altzatzeko eskubide kronometratua, leihorik gabeko zuloetan sartuta begiei atsedenaldia emateko aukerarik ez…

    Egi osoa esateko Euskaltel ez da esklabista bakarra, Jazztelek 300 langile utzi ditu kale gorrian Argentinan merkeago egiten ziotelako. Euskaltel, besterik gabe, gure zergetako diruarekin sortutako esklabista da.

  4. las mentiras a la hora de ofrecer cambios de puesto en la empresa estan a la orden del dia, mienten más que hablan. he leido en otras paginas de internet muxas verdades sobre esta ¿empresa? , porke la palabra, francamente les va muyyy grande. se comenta k a varios trabajadores se les ha llegado a decir que si no tienen hijos, pueden disponer de sus horarios a su antojo. vamos, k si tenias pensado trabajar para vivir, en lanalden olvidalo, vives para trabajar para una tropa de sinverguenzas k llenan sus arcas a costa de robar al trabajador, con un contrato les cubres varios puestos, ellos pagan un sueldo, pero cobran por cada uno de los servicios k tu les prestas. total, k por poco mas de 700 miseros euros al mes, ellos ganan tres o incluso cuatro veces mas por nuestro trabajo.

    ÁNIMO A TOD@S L@S TRABAJADOR@S , TENEMOS EL CIELO GANADO!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude