Zure softwarea legezkoa da? OpenOffice.org -ek etxean zein lantokian erabiltzen dugun softwarea legeztatzeko kanpaina bat abian jarri du. Argi eta garbi dago Microsoft Office bulegotika-suitearen lizentziarik gabeko kopiei buruz hari direla. Euren proposamena: OpenOffice.org erabiltzea.
Beste batean ere aipatu nituen Microsoft Office alde batera uzteko arrazoiak blog honetan. Oraingoan OpenOffice.org erabiltzeko bururatzen zaizkidan arrazoiak emango dizuet:
Microsft -ek ordenagailuan instalatutako softwarea antzematen duen enpresa
bat eskuratu duela ohartarazten dute eta Microsoft Office
bulegotika-suitearen lizentziarik gabeko kopiak antzemateko erabiltzen
hari direla diote. Gero etorriko dira BSA koak zure etxe edo lantokira ate joka ordainketaren berri emateko. Zergatik erabili OpenOffice.org?
Bulegotika-suite osoa
Testu-prozesadorea, kalkulu-orri, aurkezpenak
egiteko tresna, ilustrazio bektoriala lantzeko tresna eta datu baseak
beste hainbat erreminta dakarren suitea da. Gehiago eskatu daiteke?
Utzi zure zalantzak alde batera eta OpenOffice.org erabili!
- Erabiltzeko erraza da. Microsoft Office erabiltzen jakin ezkero OpenOffice.org erabiltzen ere badakizu.
- Euskaraz dago.
- Plataforma-anitzetan dabil: Linux, Windows, BSD, Solaris, Macintosh
- Microsoft Officen formatuekin guztiz bateragarria da eta inongo arazorik gabe lan egiten du.
- Guztiz doakoa da.