Gaur hasi da HUEZIn Web 2.0 ikastaroa. Joxe Arantzabal da irakaslea eta bertan 8 tresna irakatsiko die 15 ikasleri. Ikastaroaren helburua irakasle izango direnei teknologia berriak irakastea da, gero eskoletan erabiltzeko. Eskolak eman ahala Joxek Gizakom blogean posteatuko ditu ikasgaiaren materiala. Ikasgaiak
Hauek dira Joxek ikastaroan emango dituen ikasgaiak. Denak dira erabilgarriak eta elkarlanean partekatzeko aproposak baina uste dut, Joxe bat ahaztu zaizula Wikiak informazioa partekatzeko eta elkarlanean haritzeko oso erabilgarriak.
- Netiketa
- Blogak
- Bloglines
- del.icio.us
- CalendarHub
- Flickr
- Tagzania
- Writely
Gizakom blogean dago eskuragarri ikasgaiaren materiala. Dagoeneko eskuragarri duzue lehenengo egunaren materiala
Ikasgaiaren materiala eskuragarri