Zurrumurrua: Apple iPhone irudiak

Appleren iPhone mugikorra izan daitekeenaren irudia

Appleren iPhone mugikorra izan daitekeenaren irudia

Irailean Applek iTunes -era konektatzeko Motorola ROKR telefono mugikorra aurkeztu zuenean ez zitzaidan batere gustatu. Gehiago espero nuen edo agian Applen diseinuarekin bat egingo zuen mugikorra espero nuen.

Gaur iPhone modelo kontzeptuala izan daitekeenaren irudiak ikusi berri ditut Techeblog -en. Diseinu atsegina du eta polita iruditzen bazait ere ez nuke erosiko. Tapadun edo zabaltzen diren mugikorrak ez ditut atsegin. Duela urte batzuk tapadun mugikor bat izan nuen eta tapak ez zuen denbora luzea iraun.

Iturria: TecheblogApple iPhone Concept

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude