Egile eskubideen kontrako alderdi politikoa sortu dute Suedian

Alderdiaren webgunean esan dutenez hauteskunde kanpainan gai bakarra jorratuko dute. jabego intelektualaren abolizioa eta Interneten irabazteko asmorik gabeko artxiboen elkartrukea despenalizatzeko eskatuko du alderdi politiko berriak.

Suediako hainbat internautek alderdi politiko berria sortu dute. Egile eskubideek eragindako debekuez nazkatuta alderdi pirata sortzea erabaki dute. Piratpartiet du izena eta datorren irailean Suedian egingo diren hauteskundeetan aurkeztuko da. Alderdiaren lan ildoa

Iraileko hauteskundeetan 225.000 boto (botoen %4a) inguru lortu nahi dituzte parlamentuan eserleku bat lortzeko. Babes handia lortu dute dagoeneko. Suediako legeak hauteskundeetan parte hartzeko gutxienez 1.500 sinadura lortzea eskatzen baitu eta dagoeneko 5.000 eskuratu dituzte.

Parlamentuan eserleku bat lortu nahi dute.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude