Orain dela egun batzuk SGAE-k Frikipedia salatu eta ixtera behartu zuen. Baina, Frikipediaren kontra jarritako demanda ez da bakarra izango. Ignacio Escolar-en blogean irakurri dudanez SGAE-ko Pedro Farrék informativostelecinco.com-era egindako adierazpenetan zera esaten da, SGAE erakundeak salaketa jarriko diela haren zuzendaritzako kideak eta erakundea bera iraintzen duten webguneei. Mezu iraingarriak filtratzeko modu kaxkarra
SGAE-ko webguneak kontaktu-orri (orain desgaitua dago) bat du edozeinek mezuak bidali nahi izan ezkero erabiltzeko. Dirudienez jasotzen zuten mezu asko ez ziren euren gustukoak eta filtro bat jarri zioten. Itesa enpresako blogean esaten duten moduan posta iragazki bat ezartzeko modurik egokiena ez zuten aukeratu. Modu egokia zerbitzarian ezartzea eta SGAE-k Javascript-en egindako txapuza txiki baten bitartez erabiltzilearen nabigatzaileak filtratze lanak egiten ditu pasapalabara izeneko funtzio bat erabilita.
Hitz madarikatuen artean sistema eragile bat agertzen da, GNU /Linux. Bueno, badakizue ez iezaiozue SGAE-ri Linux sistema eragileari buru berba egin salaketarik nahi ez baduzue behintzat. Abisatuta zaudete!
SGAErentzat Linux iraingarria da