Gaur goizean berriz ere etorri naiz XHTML eta CSS ikastarora. Ikastaroa hasi baino lehen etorri naizenez Araba Enpresa Digilaren Wi-Fi sarea erabiltzen hari naiz posta, feed-ak irakurtzeko eta noski sarrera hau idazteko. Segurtasun eza
Atzo ikastaroko gelara sartu nintzenean ere Wi-Fi erabili nuen. Harritu egin nau sarearen segurtasun eza. Sarea segituan aurkitu nuen. Ez zidan erabiltzaile edo pasahitzik eskatu. Bueno, gero eskatuko dit nabigatzailean webgune baten URLa jartzen dudanean, pentsatu nuen. Ezta. Firefox ireki eta hasiera orrira joan zen zuzen-zuzenean. Harritzekoa benetan! Nola liteke segurtasun gabe edukitzea sarea? Behintzat WEP sistema aurkitzea espero nuen. 🙁
Segurtasuna? Wifi sarea irekia edukitzea eta segurtasunak ez dute zertan alkarri mokoka egon behar.
Eta SPRIren helburua hori bera da, guk, hiritarrok ahalik eta wifi ireki gehien edukitzea, Enpresa Digitalan bezala, parke teknologikoetan, tabernetan, unibertsitatean…
Segurtasuna?
Zertarako?
Wifi libre baten alde…. eta gauzak gorde behar dituenak, ondo gorde ditzala.
Neure etxepera bazatoz, kezka barik iznago duzu wifia irekia eta doan. Ez duzu askorik topatuko, sarean murgilduta…
Beste XHTML+CSS ikastaro bat?
Aurrekoa txarra izan zen ala?
Ez Gari, bestea ez zen txarra izan. Asko ikasi nuen. Ikastaro honetara gauzak birgogoratzeko eta gehiago ikasteko asmoarekin etorri naiz.
ptx, beste sare mota bat aurkitzea espero nuen ez nuelako Enpresa Digitala ezagutzen.