G2a-ko azala eta orria
Leire Kortabarria lankideak Geek-ei buruz idatzi zuen pasa den asteko Goienkarian. Orain dela bi aste edo G2an erreportaje bat egin nahi zuela eta horrela bota zuen galdera bergarako erredakzioan: Norbaitek Teknosexualik ezagutzen du? Uste dut, hasieran denok Garirekin akordatu ginela, baina debagoiendarra edo debagoienarekin lotura izan behar zuen moduren baten. Proposatu zidan geeken erreportaje baten agertzea. Orain dela gutxi software libreari buruz berbeten agertu nintzen Goitb -ko Dijeridu saioan. Ez nuen nahi denbora epe hain laburrean birritan medio baten agertzea, ez dut osperik nahi. Naiz eta geek xamarra naizela ezin ukatu ezetz esan nion. Uste dut geek izatearena familiatik datorkidala. Aita irratizalea da eta txikitatik ikusi izan dut tresna ugarirekin trasteatzen. Baina, ezin Leire kolgauta utzi. Gaiarekin oso motibatuta ikusi nuen. Mutilmedia.com blogeko blogarietaz egin nion berba. Laurak Debagoienarekin lotura zuten. Laurak blogariak. Laurak geek xamarrak. Erreportajerako ezin hobeak ! Esan nion sartzeko blogean eta mezu bat bidaltzeko. Eta antza denez mezua jaso eta erantzun zuten. G2an agertu ziren laurak Igor Leturia (e-gor) arrasatearrarekin batera.
Ah, eta G2ko azalean agertzen diren portatila eta maletina nireak dira. Iñaki lankideak azala egiteko espresamente eraman nituen lanera. Baditugu egoitzan portatilak, baina uste nuen Matrix itxura duen pantaila-babeslearekin hobeto geldituk zela. Geek-ago edo. Eta han ibili ginen Usoa eta biok gadget guztiak argazkirako jartzen. Eta ondo gelditu zen azala!
Hau da Goinka2a-ko erreportajea PDF formatuan pantailarako optimizatuta.
Ei! Erreportaje majoa dirudi! Ezin da kalitate handiagoan ikusi? irakurri nahi nuke…
Portada oso ona! 🙂
PDF bat egin dut erreportajearekin. Pantailarako optimizatuta. G2a Geek
Ona oso .pdf eta erreportaia. Argi dago euskaraz ere badagoela zer irakurri eta zer erakutsi.
Gero eta geek euskaldun gehiago dago eta nabaria da hori ere euskal blogosferan.
Animo Goiena|net egiten duzuen guztioi.
Erreportajean ez irten arren (nik ere uste dut hobe zela horrela), laguntza ederra eman zenidan! Eta maletin eta portatil + babesle horreik erakusteko modukoak dira!
Bai, erreportaje hori egiteko gogoa neukan. Igual, Ibanek esan zuen moduan, neu ere pittin bat geek-a banaizelako. Eta bada ordua geek-ok (neu ere naizen aldetik) armairutik irteteko! Geek pride! 😉
Bejondeiola azalean azaltzen den teknologia guzti horren jabeari
Nireak portatila eta maletina bakarrik dira. Maletina gadget, kableak eta horrelakoak eramateko erabiltzen dut) portatila motxilan sartuta, seguruago da eta. Beste guztiak lankideen artean lortutako tresnak dira.
Oso ondo geratu zen erreportajea. Baina, faltan bota nuen Imanoli buruzko erreferentzia, Mutilmediako neska-mutilekin eta Igor Leturiarekin batera egon behar zenuen. Zu zara Debagoieneko geek-etan geek-ena! Nork du, bestela, hemen inguruan Matrixeko pantaila-babeslea?
Uxo ondo irakurri duzu sarrera? Iñaki aipatuta agertzen da eh!