Goienkaria berritzen

Ostiraletan Debagoienean banatzen den Goienkaria
berritzekotan dabiltza. Edukia eta diseinua aldatuko dira. Baina aldaketa nagusia edizio bakarrera joko duela astekariak. 5 urtetako ibilbidean bilakaera ugari izan ditu astekariak eta oraingoan irakurleei adierazi nahi diote prozesuaren nondik norakoak eta iritziak batu blog baten bitartez.
Berritzailea

Beste egunkari batzuk birdiseinatzerakoan azaldu dute aldaketaren zergatia. Irakurri ditut blogetan sarrera ugari eta The Guardian egunkariaren kasuan webgunean lau bideo jarri zituzten diseinu berriak ekarri zuena azaltzeko. Beti ere diseinua bukatutakoan eta egunkari berritua kalean zegoenean. Berritzailea da egin behar dutena. Prozesua irakurleei pausoz pauso azaldu blog baten bitartez. Pozten naiz!

Goienkariaren diseinu berria egiteko Artemaneko Goio Arana (diseinugilea) eta Goienako Eneko Azkarate (Goienkaria-ko zuzendaria) dabiltza lan horretan. Goiok landuko du diseinua eta Enekok berriz edukiak. Zorte on biei! Jarraituko ditut zuen gora beherak RSS bidez.

Diseinua eta edukia

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude