Teddy Operazioa: Elkarbanatzea EZ da Delitua

Datorren astelehenean aktibista talde batek copyright-dun abesti bat jaitsiko du SGAEk (Espainiako Egile eta Editore Elkarte Nagusiak) Bilbon duen egoitzaren aurrean.
Interneten musika eta kultura elkartrukatzea EZ da delitua, eta hori gertakariekin frogatua izan da jada. Elkartrukea da teknologia berriek ahalbidetzen dituzten eboluzio kultural berrien oinarria eta munduan kontaezinezko jende mordoak egiten du. Kultura elkarren artean zabaltzea erraza, zilegizkoa eta legezkoa dela frogatzeko, datorren astelehenean, (Azaroak 7) goizeko 11.00etan, aktibista talde bat SGAEren Bilboko egoitzaren aurrean (Gran Vía 29an) bilduko da eta Teddy Baustistaren (elkartearen lehendakaria) “Get on Your Knees” abestia deskargatuko dute bertan, zuzen-zuzenean.

Gobernu Ordezkaritza, polizia eta SGAEri hiru burofax bidali dira ekintza azaldu eta dakion neurriak hartzeko delitua bada.

Ekimen hau CompartirEsBueno.Net kanpainatik sortu da. Ekimen honetan Hacker Laborategi ugari, nosoypirata.com
webgunea eta copyleft-aren
eta kulturarenganako sarbide irekiaren eskubidearen aldeko hainbat internauta eta aktibistek osatzen dute.

Informazio gehiagorako:

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

3 thoughts on “Teddy Operazioa: Elkarbanatzea EZ da Delitua

  1. Gora E-mule. Momentu honetan 38 pelikula bajatzen ari naiz emulen bitartez. Kasu askotan gainera telebistan edo dendetan aurkitu ezin daitezken filmeak dira. Nahiko aguantatu dugu pelikula batengatik 3000 pezta ordaindu behar zirenean. Kultura herriarentzat. 🙂

  2. Pozten naz. Juridikoki ez dakit nola eutsi dezaketen delitu kontu honi. Argi dago teknologiak eremu askotara nolabaiteko demokrazia dakartzala edo gutxienez banaketarako posibilitateak gehitu egiten dituela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude