Inprimagailuak zelatatzen gaituzte

Xerox eta HP inprimagailuetan aurkitutako milimetro bat baino gutxiago duten puntu horiek estatubatuar gobernuko zerbitzu sekretuari kopiak non eta noiz egin ziren jakiteko aukera ematen dio. Ekoizleek ez diote erosleari ezer esaten.

Asteon, Electronic Frontier Foundation (EFF) erakundearen webgunean iragartzen dute, Xeroz produktuetako linea garrantzitsuenetan erabilitako kodea deszifratu dutela diote. Pasa den urtean PC world aldizkariak koloretako inprimagailu askok puntu horidun patroi txiki-txikia zutela salatu zuenean hasi zen. Puntuok lupa eta argi berezi batekin bakarrik dira ikusgai.

Estatubatuar zerbitzu sekretuak berretisi egin du markak erabiltzen dituela, baina ez erabiltzaileen pribatasuna urratzeko. Oraindik hedapena eta ondorioak direla eta zalantza ugari daude ezkutuko kodeari dogokionez. Hantzerako patroiak aurkitu dituztela Xerox eta HP makinetan esaten dute EFF-koek, batzuk 10 urtetik gutxienez merkatuan daudenak.

Berretsita

Xerox eta HP enpresek agintariekin kolaboratzeko neurria dela dioten bitartean, EFF erakundeak adierazten du mundu osoan gobernu errepresiboek informazioa gizartea kontrolatzeko erabil ditzaketela. EFF -koek gogorarazi dute Sobiet Batasunaren garaian Publikazio klandestinoak kontrolatzeko helburuarekin idazmakinak kontrolatzeko antzerako programa bat martxan jarri zutela.

Erakundearen webgunean inprimagailuen lista bat eta zure inprimagailuaz uzten dituen pungu horiak deskodetzeko dokumentazioa eta deskodetzeko programa automatiko bat jarri dute.

Informazioa eskuragarri

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude