Sarean barrena Fernando Plazaren esperimentu bat aurkitu dut. Esperimentua (hirugarrena dagoeneko) Bloglines -eko harpidetzetan oinarrituz, zure blogera harpidetuta daudenek zer irakurtzen duten eta blog komunak zeintzuk diren jakin dezakezu. Hemen ikus dezakezue zer gertatzen den zuek zer irakurtzen duzuen jakin nahi dudanean. Zergatik daude zutabeak gorriz? Blog horietako harpidedunen portzentaia nirearekin alderatuz gero gutxi direlako.
Interesgarria da zuek ze irakurtzen duzuen jakitea. Irakurtzen dituzuen blog gehienak nik ere irakurtzen ditut. Honek zera esan nahi du. Zaletasun berdinak ditugula eta agian mini-blogosfera bat osatzen dugula, zuen eta nire bloga tartean daudelarik. Behar bada gehiegikeria da datu hauetan bakarrik oinarrituta.
Behean jartzen dut grafikoa zuek ikus dezazuen. Lehenengo postuan Sustatu agertzen da, bigarrenean Teknosexua eta hirugarrenean Barrapunto. Blog hauek Klik Bikoitzarekin zenbat blog komun dituzten jakiteko hauek dira logurak: Sustaturekin alderatuta, Teknoxesuarekin alderatuta eta Barrapuntorekin alderatuta.
Oso interesgarria! Eskerrik asko zure sekretua konpartitzeagatik eta goizean eman dizkidazun argibideengatik! 😉
Neuk ere egin dut proba, baina oraindik ez ditut emaitzak jaso. Mini-esperimentu soziologiko antzeko bat bezala ikus daiteke. Beharbada gure harpidedunek irakurtzen dituzten beste blogetan guri interesatuko zaigun blogen bat aurkitzeko aukera handiak ditugu.
Bai esperimentu honekin topatu ditut interesatzen zaizkedan blog batzu.
Kaixo, Imanol!
Beste zalantza bat: eman dizkit emaitzak, baina ez grafikorik… zelan lortu dezaket niri dagokidana?